Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 41:15-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta neurtu cituen temploaren lucetasuna, guibeletic çuen leihor bereçaren parrean, campoco lorioac, barneco temploa eta ezcaratz-sarceac, ehun beso.

16. Neurtu cituen atheac, leiho ceiherrac, eta inguruan hirur aldetaric ciren lorioac, athe bakotcharen parrean eta inguruan çurez dornatua cen gucia. Lurra berriz, leihoetaraino cihoan, eta atheen gaineco aldean leihoac hersiac ciren;

17. Eta barneco etcheraino eta campoco harrasi gucian inguruan barnetic eta campotic, oro neurri berean.

18. Eta baciren querubin eta palma lanthuac, palma querubin bakotcharen artean, eta querubin bakotchac bi beguitharte cituen.

19. Alde batetic guiçon beguitharte bat palmara itzulia, eta bercetic lehoin beguitharte bat berce palmari buruz, eta hori etche gucian inguru-inguru.

20. Querubinac eta palmac temploco harrasian bernuçatuac ciren lurretic athe gainen heineraino.

21. Temploco athea cadroa cen; eta sainduteguiaren aitzindeguia parrez par temploaren aitzindeguiarequin.      

22. Çurezco aldarearen goratasuna cen hirur beso, lucetasuna bi beso; haren izquinac, gaina eta alderdiac çurezcoac ciren. Eta guiçonac erran çarotan: Hau da Jaunaren aitzineco mahaina.

23. Eta athe bikunac ciren temploan eta sainduteguian.

24. Eta bi atherdiec bacituzten alde bakotchean athetto bikunac, ceinen alderdiac bata bercearen gainera hersten baitziren, ecen bikunac ciren atherdi bakotcheco athettoac.

25. Eta temploco atheetan beretan baciren querubinac, eta palma bernuçatuac ere, harrasietan beçala; hargatic lodiagoac ciren çurac lorio aitzinean campoco aldetic.

26. Hequien gaineco aldean ciren leiho ceiherrac; eta palma-itchurac alde bakotchetic lorioco habeetan, hala-nola temploaren sahetsetan eta harrasien hedaduran.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 41