Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 41:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta sarraraci ninduen temploan, eta neurtu cituen aitzinac, çabalera sei beso alde batean eta sei beso bercean, tabernaclearen çabaltasuna.

2. Eta athearen çabaltasuna cen hamar beso, eta athe-sahetsec borz beso cituzten alde batean eta borz beso bercean. Eta neurtu cituen hango lucetasuna berrogoi beso eta çabaltasuna hogoi beso.

3. Eta barrera sarthuric neurtu cituen bi beso athe aitzinean, eta sei beso athearen goratasuna, eta çazpi beso çabaltasuna.

4. Eta neurtu cituen hango lucetasuna hogoi beso, eta hango çabaltasuna hogoi beso, temploaren aitzinaldean; eta erran çarotan: Hau da sainduren saindua.

5. Eta neurtu cituen temploaren harrasia sei beso, eta sahetsaren çabaltasuna lau beso alde orotaric temploaren inguruan.

6. Sahetsac berriz, çauden sahetsez sahets, bi aldiz hogoi eta hamahirur; eta baciren muthur batzu temploco harrasitic sahetsetara inguruan sarcen cirenac, hequien jasaiteco, temploco harrasiari lothu gabe.

7. Eta leku bat bacen birundaca, goiti igaiten cena caracoilca mail bat gora, eta inguruca eramaten çuen temploco salhara; hargatic temploa çabalago cen gainez; eta horrela beheretic gainera igaiten cen arteco selharua gaindi.

8. Eta ikusi nuen temploraren gainaldea inguruan: sahetsen asentuec baçuten sei besotaco haga baten neurria.

9. Eta campoco harrasiaren çabaltasuna sahets gucietan borz besocoa cen, eta barneco etchea, etche-sahetsen barnean cen.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 41