Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 29:18-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Guiçasemea, Nabucodonosor, Babilonaco erreguec cerbitzu handian erabili du bere armada Tirren contra; buru guciac karçoildu, sorbalda guciac ilegabetu dire; eta ez hari, ez haren armadari, etzaiote Tirren ariatic sariric bihurtu içan, haren contra eguin darotedan cerbitzuarençat.

19. Horren gatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna non nic emanen diodan Eguiptoco lurra Nabucodonosorri, Babilonaco erregueri; eta jabeturen da osteaz, eta harturen ditu haren puscac eta eramanen haren buluzquinac; eta hola içanen da sariztatua armada,

20. Eta harec eguin cerbitzua Tirren contra; eman diot Eguiptoco lurra enetzat haritu delacoz lanean, dio Jainco Jaunac.

21. Egun hartan musquilduren da Israelgo etchearen adarra, eta ahoa idequiren darotzut hequien erdian; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 29