Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 29:10-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Aria hortaz, huna non heldu naicen hire gana eta hire ibaietara; eta ezpatac xahutu duqueen ondoan Eguiptoco lurra, hura eguinen dut mortu Sienesco dorretic eta Ethiopiaco muguetaraino.

11. Guiçonaren oina ez da han iraganen, eta aberearen oina ez da han ibiliren, eta berrogoi urthez ez du egoiliarric içanen.

12. Mortu eçarriren dut Eguiptoco lurra lur mortuen erdian, eta hango hiriac hiri eragotzien erdian; eta desmasiatuac egonen dire berrogoi urthez; eta jendaietara barraiaturen ditut Eguiptoarrac, eta haiçaturen ditut lurretara.

13. Ecen hau dio Jainco Jaunac: Berrogoi urtheac bethe ondoan, Eguiptoarrac bilduco ditut populuetaric ceinetan barraiatuac içan baitziren.

14. Eta bihurraracico ditut Eguiptoco gathibuac, eta eçarrico ditut Phaturesgo lurrean, haren sorceco lurrean, eta han içanen dire erresuma xume bat.

15. Eta berce erresumen artean xumeena içanen da, eta ez da guehiago goraturen jendaien artean, eta aphurturen ditut, ez dioçoten jendaiei mana.

16. Eta ez dire guehiago sinhestetan içanen Israelgo etchean, gaizquia irakatsiz, ihes eguin diaçatedan niri, eta jarraic hequiei; eta jaquinen dute ni naicela Jainco Jauna.

17. Eta hogoi eta çazpigarren urthean, lehembicico hilabethearen lehen egunean, ilki citzaitan Jaunaren hitza, cerralaric:

18. Guiçasemea, Nabucodonosor, Babilonaco erreguec cerbitzu handian erabili du bere armada Tirren contra; buru guciac karçoildu, sorbalda guciac ilegabetu dire; eta ez hari, ez haren armadari, etzaiote Tirren ariatic sariric bihurtu içan, haren contra eguin darotedan cerbitzuarençat.

19. Horren gatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna non nic emanen diodan Eguiptoco lurra Nabucodonosorri, Babilonaco erregueri; eta jabeturen da osteaz, eta harturen ditu haren puscac eta eramanen haren buluzquinac; eta hola içanen da sariztatua armada,

20. Eta harec eguin cerbitzua Tirren contra; eman diot Eguiptoco lurra enetzat haritu delacoz lanean, dio Jainco Jaunac.

21. Egun hartan musquilduren da Israelgo etchearen adarra, eta ahoa idequiren darotzut hequien erdian; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 29