Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 19:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta çuc, abia çaçu Israelgo buruçaguien gaineco deithorea,

2. Eta erraçu: Çure ama lehoinaren urrixa certaco da lehoinen artean etzan, eta bere umeac certaco ditu haci lehoincumeen erdian?

3. Bere lehoincumeetaric bat erakarri du, eta lehoin bilhacatu da; eta ikasi du harrapaquinaren atzematen eta guiçon iresten.

4. Eta jendeec hartaz ençun dute, eta atzeman dute, ez sakiric içan gabe; eta burdinaztaturic eraman dute Eguiptoco lurrera.

5. Amac bere burua ikusiric hebaindua, eta galdua çuela bere iguriquitza, bere umeetaric hartu çuen berce bat, eta eçarri çuen lehoin.

6. Hau lehoinequin çabilan eta bilhacatu cen lehoin; ikasi çuen harrapaquin atzematen eta guiçon iresten.

7. Ikasi çuen alhargun eguiten, eta hirien mortu bilhacarazten; eta haren marrumetara, desmasian çaudecen lurra eta lurrecoac.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 19