1. Eta çuc, abia çaçu Israelgo buruçaguien gaineco deithorea,
2. Eta erraçu: Çure ama lehoinaren urrixa certaco da lehoinen artean etzan, eta bere umeac certaco ditu haci lehoincumeen erdian?
3. Bere lehoincumeetaric bat erakarri du, eta lehoin bilhacatu da; eta ikasi du harrapaquinaren atzematen eta guiçon iresten.
4. Eta jendeec hartaz ençun dute, eta atzeman dute, ez sakiric içan gabe; eta burdinaztaturic eraman dute Eguiptoco lurrera.
5. Amac bere burua ikusiric hebaindua, eta galdua çuela bere iguriquitza, bere umeetaric hartu çuen berce bat, eta eçarri çuen lehoin.