Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 16:52-63 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

52. Beraz jasan çan hire ahalquea hic ere, ceinac hire bekatuez gaina eraman baitioten hire ahizpei, hequiec baino tzarquiago eguinez; ecen garbi atheratuac ditun hitaz; hi ere beraz ahalquez urth hadi, eta jasan çan hire laidoa hic, ceinac garbi atheratu baititun hire ahizpac.

53. Eta berriz jarrico ditut beren lekuetan guibelerat itzularaciz Sodomaren eta haren alaben gathibuac, Samariaren eta haren alaben gathibuac: eta hire gathibuac ere bihurraracico ditinat hequien erdira;

54. Jasan deçanan hire laidoa, eta ahalquez urth hadien hequiei goçacari emateco eguin ditunan guciez.

55. Eta Sodoma, hire ahizpa, eta bere alabac bihurturen dire beren beihalaco heinera; eta Samaria eta bere alabac bihurturen dire beren beihalaco heinera; eta hi eta hire alabac bihurturen çarete çuen beihalaco heinera.

56. Hire ahizpa Sodomaren aiphua etzunan hire ahoan ençuten, hire hampurustasuneco egunetan,

57. Hire gaixtaqueria aguer çadien aitzinean; hala-nola eguin baita ordu huntan, Siriaco alaben eta hire inguruan Palestinaco alaba alde orotaric itzulian ditunan gucien laidagarri bilhacatu haicenean.

58. Jasan ditun hire gaixtaqueria eta hire laidoa, dio Jainco Jaunac.

59. Ecen Jainco Jaunac hau dio: Eta eguinen dainat, cina arbuiatu dunanan erdura, patua alfer eraguitea gatic;

60. Eta ni orhoituren naun ene patu hirequin eguinaz hire gaztaroco egunetan; eta hirequin eguinen dinat bethico patu bat.

61. Eta orhoituren haiz hire urhats gaixtoez eta ahalcaturen haiz ethorrico çaizquinean hire ahizpa hitaz çaharragoac gazteagoequin; eta emanen darozquinat alabatzat, bainan ez hire ganicaco patu baten ariaz.

62. Eta orduan eguinen dinat hirequin ene patua, eta jaquinen dun ni naicela Jauna;

63. Orhoit hadien eta ahalca, eta ez dagoquinan guehiago ahoaren idetquitzea ahalquearen ahalquez, jabaldua içanen naicenean hire alderat, nic eguin ditunan gauça gucien gainean, dio Jainco Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 16