Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 16:5-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Beguiac ez hau guphide içan, horietaric bat eguiteco hiri, ez haute içan urricari; bainan hire sort-egunean, lurraren gainera arthiqui haute, hire biciaren axolagabez.

6. Nic ordean, hire ondotic iragaitean, oin-pean osticatua ikusi hintudan hire odolean; eta erran nainan, hire odolean hindagoelaric: Bici hadi! diot hiri erran naunala: Hire odolean haicen arren, bici hadi!

7. Handiaraci haut sorhoetaco belharra beçala, eta handitu eta larritu haiz, adinetara heldu içan haiz eta emaztequien lerrora; hampatu dire hire bulharrac eta ilea sorthu çain, eta buluça eta ahalquez estalia hincen.

8. Eta iragan nincen hire aldetic, eta ikusi hintudan; eta hara hire adina, galai adina çunala, eta hire gainera hedatu ninan ene soinecoa, eta estali ninan hire laidoa, eta cin eguin nainan, eta patutan sarthu nindunan hirequin, dio Jainco Jaunac, eta eguin hinçan enea.

9. Eta urez garbitu hindutan, eta gainetic xahutu nainan hire odola, eta olioz gançutu hindutan.

10. Jaunci hindutan soineco carançatuz eta gorrimorezco oinetacoz; tincatu hindutan liho hautazco guerricoz, eta estali soineco finenez.

11. Aphaindu hindutan edergailuz; escuetan eçarri narozquinan escumuthurretacoac, eta lephoan gathea.

12. Urrezco usteia eçarri nainan beguithartean, beharrietacoac beharrietan, eta koro ederra buruan.

13. Urhez eta cilharrez içatu haiz aphaindua, liho hauta lorecatuz eta carançatuz jauncia; haci haiz irin-lorez, eztiz eta olioz; ederra eguin haiz ororen gainetic, eta igan haiz tronura.

14. Jendaquien artera ilki içan dun hire icena hire beguitharteco distiraren ariaz, ceren osoqui baihincen ederra, nic hire baithan eçarri nuen edertasunean, dio Jainco Jaunac.

15. Eta hire edertasunaz hanturic, lohitu dun hire icena; eta hire lohiqueria erakutsi dioten iragaile guciei, hequiena bilhacatzea gatic.

16. Eta hire soinecoetaric hartuz, hequietaric hiretzat josi ditun liçunqueriaco itzalpeac, eta han lohitu haiz egundaino nihor eguin eta eguinen ez den beçala.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 16