Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 16:40-53 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

40. Oste bat erakarrico dine hire gainera, eta harriequin harricatuco haute eta ezpatequin sarrasquituco.

41. Eta suz erreco ditine hire etcheac, hire contraco erabaquiac betheco ditine hire gainean hainitz emaztequiren beguien azpian, eta baratuco haiz hire lohitzeetaric, eta ez dun guehiago sariric emanen.

42. Guero baratuco dun hire alderateco ene sumindura; kenduco dinat hire gainetic ene karra, jabalduco naun eta guehiago ez hasarretuco.

43. Ceren ez haicen orhoitu hire gaztetasuneco egunez, eta horietaz orotaz naunan tarritatu; aria hortaz nic ere hire buruaren gainera ditinat hire eguinçac erorraraci, dio Jainco Jaunac, eta oraino ez dainat eguin hire gaixtaquerien eredura hire icigarriqueria gucietan.

44. Errana dun: Nolaco ama, halaco alaba. Huna non guciec hiretzat hartuco duten erranquiçun hori.

45. Hi haiz bere senharra eta haurrac utzi dituen amaren alaba; eta beren senharrac eta haurrac utzi dituzten ahizpen ahizpa haiz hi; Cethearra çunan hire ama eta Amorhearra hire aita.

46. Hire ahizpa çaharrena dun Samaria bere alabequin, ceinac hire ezquerrean baitaude; hire ahizpa gazteena berriz, hire escuinean dagoena, Sodoma dun bere alabequin.

47. Eta ez-ecic ibili haiz hequien urhatsetan, eta ez dun hequiec baino gaixtaqueria gutixago eguin; hequien tzarqueria gucietan eguin ditun hurran hequiec baino tzarragoac.

48. Ala ni! dio Jainco Jaunac, hire ahizpa Sodomac, berac eta bere alabec ez dutela eguin, hic eta hire alabec eguin duçuen becembat.

49. Hau içatu dun hire ahizpa Sodomaren gaizquia; hampurustasuna, janean asea, ontasunetan gaindia, eta bere alfertasuna eta bere alabena; eta etziotenan beharrari eta erromesari escua hedatzen.

50. Eta hantu citunan eta icigarriqueriac eguin cituzten ene aitzinean; eta xahutu ditinat ikusi dunan beçala.

51. Samariac ere ez din eguin hire gaizquien erdia; bainan biac gainditu ditun hire gaixtaqueriez; eta erabili ditunan icigarriqueria guciez, garbi aguerraraci ditun hequiec.

52. Beraz jasan çan hire ahalquea hic ere, ceinac hire bekatuez gaina eraman baitioten hire ahizpei, hequiec baino tzarquiago eguinez; ecen garbi atheratuac ditun hitaz; hi ere beraz ahalquez urth hadi, eta jasan çan hire laidoa hic, ceinac garbi atheratu baititun hire ahizpac.

53. Eta berriz jarrico ditut beren lekuetan guibelerat itzularaciz Sodomaren eta haren alaben gathibuac, Samariaren eta haren alaben gathibuac: eta hire gathibuac ere bihurraracico ditinat hequien erdira;

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 16