Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 29:9-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Beguira çatzue beraz eta bethe patu huntaco hitzac: adi detzatzuençat eguiten ditutzuen guciac.

10. Egun çuen Jainco Jaunaren aitzinean çarete guciac, çuen aitzindariac, leinuetaco çabarrac eta irakasleac, Israelgo populu gucia,

11. Çuen haurrec eta emazteac, eta çuequin campetan dagoen arrotza, egur-eguileez eta urquetariez berme guciac,

12. Iragan çaitecençat çure Jainco Jaunaren batasunera, eta çure Jainco Jaunac egun çurequin jotzen duen cinera,

13. Çutaric eguiteco bere populua, eta bera içateco çure Jaincoa, aguindu darotzun beçala eta cin eguin cioeten beçala çure arbaso Abraham, Isaac eta Jacobi.

14. Eta jotzen dudan patu hau, eta berritzen dudan cin hau, ez dira çuençat bakarric,

15. Bainan hemen direnen eta ez direnençat.

16. Çuec ecen badaquiçue nola egotu içan garen Eguiptoco lurrean, eta nola iragan garen jendaien erditic, ceinetaric iragaitean,

17. Ikusi baititutzue icigarriqueriac eta lohiqueriac, erran nahi da, adoratzen cituzten jaincorde, çur, harri, cilhar eta urheac.

18. Ez bedi beraz çuen artean içan guiçon edo emaztequi, familia edo leinu, ceinaren bihotza egun makurtuco baita gure Jainco Jauna ganic, goateco jendaia hequien jaincoen cerbitzatzera, eta çuen artean içateco kelderra eta kirestasuna sorthuco dituen erroa.

19. Eta aditu ondoan cin hunetaco hitzac, bere bihotzean nihorc ez beço bere buruari goço eguin, erranez: baquea içanen dut, eta ibilico naiz ene bihotzeco tzartasunean: beldurrez-eta hordiac egarri dena bere deçan.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 29