Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 29:4-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta Jaunac ez darozquitzuete orai arteo eman aditzen duen bihotza, ikusten duten beguiac, eta ençun deçaqueten beharriac.

5. Berrogoi urthez mortuan bidatu çaituztete: çuen soinecoac ez dira hautsiac, ez-eta çuen oinetacoac ihetcheduraz higatuac.

6. Ez duçue jan oguiric, ez edan arnoric eta buztinoric, jaquin cineçaten ni naicela çuen Jainco Jauna.

7. Eta ethorri çarete leku huntara: Sehon, Hefebongo erregue, eta Og, Basango erregue atheratu dira guri gudu ematera. Eta jo ditugu,

8. Eta hartu dugu hequien lurra, eta goçatzera eman diotegu Errubeni, Gadi eta Manaseren leinu erdiari.

9. Beguira çatzue beraz eta bethe patu huntaco hitzac: adi detzatzuençat eguiten ditutzuen guciac.

10. Egun çuen Jainco Jaunaren aitzinean çarete guciac, çuen aitzindariac, leinuetaco çabarrac eta irakasleac, Israelgo populu gucia,

11. Çuen haurrec eta emazteac, eta çuequin campetan dagoen arrotza, egur-eguileez eta urquetariez berme guciac,

12. Iragan çaitecençat çure Jainco Jaunaren batasunera, eta çure Jainco Jaunac egun çurequin jotzen duen cinera,

13. Çutaric eguiteco bere populua, eta bera içateco çure Jaincoa, aguindu darotzun beçala eta cin eguin cioeten beçala çure arbaso Abraham, Isaac eta Jacobi.

14. Eta jotzen dudan patu hau, eta berritzen dudan cin hau, ez dira çuençat bakarric,

15. Bainan hemen direnen eta ez direnençat.

16. Çuec ecen badaquiçue nola egotu içan garen Eguiptoco lurrean, eta nola iragan garen jendaien erditic, ceinetaric iragaitean,

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 29