Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 29:12-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Iragan çaitecençat çure Jainco Jaunaren batasunera, eta çure Jainco Jaunac egun çurequin jotzen duen cinera,

13. Çutaric eguiteco bere populua, eta bera içateco çure Jaincoa, aguindu darotzun beçala eta cin eguin cioeten beçala çure arbaso Abraham, Isaac eta Jacobi.

14. Eta jotzen dudan patu hau, eta berritzen dudan cin hau, ez dira çuençat bakarric,

15. Bainan hemen direnen eta ez direnençat.

16. Çuec ecen badaquiçue nola egotu içan garen Eguiptoco lurrean, eta nola iragan garen jendaien erditic, ceinetaric iragaitean,

17. Ikusi baititutzue icigarriqueriac eta lohiqueriac, erran nahi da, adoratzen cituzten jaincorde, çur, harri, cilhar eta urheac.

18. Ez bedi beraz çuen artean içan guiçon edo emaztequi, familia edo leinu, ceinaren bihotza egun makurtuco baita gure Jainco Jauna ganic, goateco jendaia hequien jaincoen cerbitzatzera, eta çuen artean içateco kelderra eta kirestasuna sorthuco dituen erroa.

19. Eta aditu ondoan cin hunetaco hitzac, bere bihotzean nihorc ez beço bere buruari goço eguin, erranez: baquea içanen dut, eta ibilico naiz ene bihotzeco tzartasunean: beldurrez-eta hordiac egarri dena bere deçan.

20. Eta Jaunac ez dio halacoari barkatuco; bainan orduan ketan emanen dira haren hasarre gaitza eta haren karra halaco guiçonaren contra, eta halacoaren gainean jar beitez liburu huntan iscribatuac diren madaricione guciac, eta Jaunac ceru-petic ecezta beça haren icena;

21. Eta bethicotzat xahu beça Israelgo leinu gucien artetic legue huntaco eta batasuneco liburuac daduzcan madaricioneen arabera.

22. Eta erranen dute ondoco guiçaldiac, eta guerorat sorthuco diren haurrec, eta urrundic ethorrico diren arrotzec, ikustenez lur hortaco çauriac eta Jaunac arthiqui dioizquien gaitzac,

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 29