Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 24:17-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Ez dioçute çucena hautsico arrotzari eta umeçurçari, eta ez dioçu alhargunari bahitzat soinecoa hartuco.

18. Orhoit bequiçu Eguipton gathibu içatu çarela, eta çure Jainco Jaunac atheratu çaituela handic. Hargatic manatzen darotzut eguin deçaçun gauça hori.

19. Uzta çure landan eguin duqueçunean, eta ahanciric escumen bat utzi baduçu, etzare itzulico haren bilha; bainan arrotza, umeçurça eta alharguna utzico ditutzu harcera, çure Jainco Jaunac benedica çaitzan çure escuetaco lan gucietan.

20. Oliben fruituac bildu badituçu, ondoen gainean guelditu direnen bilcera etzare itzulico; bainan utzico diotzatzuete arrotzari, umeçurçari eta alhargunari.

21. Bildu duçunean çure mahastia, ez ditutzu bilduco guelditu diren mulkoac, bainan erorico dira arrotzaren, umeçurçaren eta alhargunarençat.

22. Orhoit çaite cerorri Eguipton gathibu içatu çarela, eta hargatic manatzen darotzut gauça hori.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 24