Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34

Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guiçon batec emazte bat hartu badu, eta içan ondoan ez bada haren gogoan sarthu cerbait baia itsusiren gatic, senharrac iscribatuco du uzteco agueri bat, escura emanen dio, eta bere etchetic igorrico du

2. Eta ilki ondoan, berme senhar bat harcen badu,

3. Eta hunec ere higüincen badu, eta uzteco agueria ematen badio, eta bere etchetic igorcen badu, edo bercela hil bada;

4. Lehembicico senharrac ecin hartuco du emaztetzat, lohitua delacotz, eta Jaunaren aitzinean gaitzesgarri eguina: ez jasanaraz horretaco bekatua çure Jainco Jaunac goçatzera emanen darotzun lurrari.

5. Guiçon bat ezcomberri denean, ez da guerlara goanen, eta ez diote herrico cargüetaric gainera emanen, bainan bere etchean egonen da hobenic gabe, boz dadiençat urthe batez bere emaztearequin.

6. Ez duçu bahi orde hartuco ez gaineco ihara-harria ez azpicoa: ecen emaileac bere bicia bahi ematen darotzu.

7. Guiçon bat atzemana bada bere anaia Israelgo semeetaricacoari celata hedatzen; eta hura salduric, saria hartu badu, hila içanen da eta gaizquia kenduco duçu çure erditic.

8. Artharequin beguira çaite leguenaren gaitzeco bidetara eguitetic, bainan eguiçu cer-ere irakatsico baitarotzute Lebiren odoleco aphecec, nic manatu diotedanaren arabera, eta arduraquin bethe çaçu.

9. Orhoit bequiçue Mariari çuen Jainco Jaunac eguin cioenaz bidean, Eguiptotic ilki cinetenean.

10. Çure lagunari galdatuco dioçunean çor darotzun cerbait, etzare haren etchean sarthuco bahi harcera;

11. Bainan egonen çare athean, eta duena berac emanen darotzu.

12. Beharra bada ordean bahiac ez du gauric emanen çure etchean,

13. Bainan iguzquia etzan aitzinchean bihurtuco dioçu; bore soinecoan lo eguiten duelaric, benedica çaitzan, eta çucen aurkitua içan çaitecen çure Jainco Jaunaren aitzinean.

14. Ez dioçu çorra ukatuco çure anaia noharroin beharrari, edo arrotz çurequin dagoenari çure toquian eta çure atheen barnean;

15. Bainan egun berean, iguzquia etzan gabe bihurtuco dioçu bere lanaren saria; ceren beharra baita, eta hartaric behar baitu bere burua mantenatu; beldurreceta çure contra Jaunari oihu eguin dioçon, eta çuri bekatutaco iratchiquia içan daquiçun.

16. Aitac ez dira semeen orde hilac içanen, ez-eta semeac aiten orde: bainan nor-bere gaizquia gatic hilen da.

17. Ez dioçute çucena hautsico arrotzari eta umeçurçari, eta ez dioçu alhargunari bahitzat soinecoa hartuco.

18. Orhoit bequiçu Eguipton gathibu içatu çarela, eta çure Jainco Jaunac atheratu çaituela handic. Hargatic manatzen darotzut eguin deçaçun gauça hori.

19. Uzta çure landan eguin duqueçunean, eta ahanciric escumen bat utzi baduçu, etzare itzulico haren bilha; bainan arrotza, umeçurça eta alharguna utzico ditutzu harcera, çure Jainco Jaunac benedica çaitzan çure escuetaco lan gucietan.

20. Oliben fruituac bildu badituçu, ondoen gainean guelditu direnen bilcera etzare itzulico; bainan utzico diotzatzuete arrotzari, umeçurçari eta alhargunari.

21. Bildu duçunean çure mahastia, ez ditutzu bilduco guelditu diren mulkoac, bainan erorico dira arrotzaren, umeçurçaren eta alhargunarençat.

22. Orhoit çaite cerorri Eguipton gathibu içatu çarela, eta hargatic manatzen darotzut gauça hori.