Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 24:11-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Bainan egonen çare athean, eta duena berac emanen darotzu.

12. Beharra bada ordean bahiac ez du gauric emanen çure etchean,

13. Bainan iguzquia etzan aitzinchean bihurtuco dioçu; bore soinecoan lo eguiten duelaric, benedica çaitzan, eta çucen aurkitua içan çaitecen çure Jainco Jaunaren aitzinean.

14. Ez dioçu çorra ukatuco çure anaia noharroin beharrari, edo arrotz çurequin dagoenari çure toquian eta çure atheen barnean;

15. Bainan egun berean, iguzquia etzan gabe bihurtuco dioçu bere lanaren saria; ceren beharra baita, eta hartaric behar baitu bere burua mantenatu; beldurreceta çure contra Jaunari oihu eguin dioçon, eta çuri bekatutaco iratchiquia içan daquiçun.

16. Aitac ez dira semeen orde hilac içanen, ez-eta semeac aiten orde: bainan nor-bere gaizquia gatic hilen da.

17. Ez dioçute çucena hautsico arrotzari eta umeçurçari, eta ez dioçu alhargunari bahitzat soinecoa hartuco.

18. Orhoit bequiçu Eguipton gathibu içatu çarela, eta çure Jainco Jaunac atheratu çaituela handic. Hargatic manatzen darotzut eguin deçaçun gauça hori.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 24