Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 13:8-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Ez becedi haren erranetara eror, ez beçaçu ençun, eta çure beguiac ez beço barka etzaquizquioençat urrical eta gorde ez deçaçun,

9. Bainan han berean hil çaçu; çure escua içan bedi lehena haren gainean, eta guero Loth bequio populu guciarena.

10. Harrica leherturic hilen da, ceren nahi içan çaituen iraici çure Jainco Jauna ganic, Eguiptoco lurretic eta gathibutasuneco etchetic atheratu çaituena ganic:

11. Hori aditzean Israel gucia lotsa dadiençat, eta nihorc ez deçan guehiago halacoric eguin.

12. Çure Jainco Jaunac çure egoitzaren eguiteco emanen darozquitzun hirietaric batean aditzen badituçu cembaitac erraten:

13. Belialen semeac çure erditic ilki dira, eta beren hirico egoiliarrac makurraraci dituzte, eta erran diotete: Goacen eta cerbitza detzagun eçagutzen ez ditutzuen jainco arrotzac:

14. Artha eta ardurarequin bilha çaite: gauçaren garbitasuna atheratu ondoan, aurkitzen baduçu diotena cautu dela, eta icigarriqueria hori cinez eguina içan dela,

15. Ezpataren ahoaz joco ditutzu berehala hiri hartaco egoiliarrac; eta hiria, eta hartan diren guciac abereetaraino xahutuco dituçu.

16. Han daitequeen tresneria ere bilduco duçu hango placen erdira, eta hiriarequin berarequin su emanen dioçu, çure Jainco Jaunari oro erreco diotzatzun beçala, eta bethi gucian hobi bat içan dadien: ez da hartaric guehiago hiriric eguinen,

17. Eta anathema hartaric ez da çure escuetan den-gutiena gueldituco, Jauna bere hasarrearen hatsetic jabal dadiençat, eta urrical daquiçun, eta berha çaitzan çure arbasoei cin eguinez aguindu dioten beçala,

18. Çure Jainco Jaunaren boça ençunen duçuno, nic egun meçutzen darozquitzudan manamendu guciac beguiratuz, çure Jainco Jaunaren aitzinean gogaragarri denaren eguiteco.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 13