Itun Zaharra

Itun Berria

Duteronoma 13:15-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Ezpataren ahoaz joco ditutzu berehala hiri hartaco egoiliarrac; eta hiria, eta hartan diren guciac abereetaraino xahutuco dituçu.

16. Han daitequeen tresneria ere bilduco duçu hango placen erdira, eta hiriarequin berarequin su emanen dioçu, çure Jainco Jaunari oro erreco diotzatzun beçala, eta bethi gucian hobi bat içan dadien: ez da hartaric guehiago hiriric eguinen,

17. Eta anathema hartaric ez da çure escuetan den-gutiena gueldituco, Jauna bere hasarrearen hatsetic jabal dadiençat, eta urrical daquiçun, eta berha çaitzan çure arbasoei cin eguinez aguindu dioten beçala,

18. Çure Jainco Jaunaren boça ençunen duçuno, nic egun meçutzen darozquitzudan manamendu guciac beguiratuz, çure Jainco Jaunaren aitzinean gogaragarri denaren eguiteco.

Irakurri kapitulu osoa Duteronoma 13