Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 9:6-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Ez gatzaizquiote ethordun içatu çure cerbitzari profetei, ceinac çure icenean minçatu baitire gure erregueei, gure buruçaguiei, gure aitei eta lurreco populu gucian.

7. Çuri, Jauna, çucentasuna; guri aldiz, beguitharteco ahalquea, egun guerthatzen çaioten beçala Judaco guiçonari, Jerusalemdarrei eta Israel gucian; hurbil direnei eta urrun direnei toqui gucietan ceinetara iraici baitituçu, beren gaixtaqueria, çure alderat hobendun jarri dituztenen gatic.

8. Jauna, ahalquea gure beguitharteari, gure erregue, buruçagui eta aita bekatu-eguileei.      

9. Çuri aldiz, gure Jainco Jauna urricalmendua eta barkatiartasuna, ceren çu ganic baicare guibelatu.

10. Eta ez dugu ençun gure Jainco Jaunaren minçoa, ibilceco haren leguean, bere cerbitzari profeten arartecoz eman içan darocunean.

11. Eta Israel guciac hautsi du çure leguea, eta ceihertu da, çure minçoa ez aditu nahiz, eta Jaincoaren cerbitzari Moisen liburuan iscribatuac diren madaricionea eta hatsgarritasuna erori dire gure gainera, Jaunaren contra eguin dugulacoz bekatu.

12. Eta obratu ditu, gure gainean eta juiatu gaituzten buruçaguien gainean erran cituen hitzac, gure gainera erakarriren çuela gaitz handi bat, nolacoric egundaino ez baitzen ikusi ceruaren azpian, Jerusalemen guerthatu den beçala.

13. Moisen liburuan iscribatua denaren arabera, gaitz hori gucia ethorri da gure gainera; eta ez dugu othoiztu çure beguithartea, gure Jainco Jauna, bihur guintecençat gure tzarquerietaric, eta gogoan erabil guindeçan çure eguia.

14. Eta Jauna atzarria egotu çaio tzarqueriari, eta bihurraraci du gure gainera. Çucena da gure Jainco Jauna erabili dituen eguinça gucietan, ecen ez dugu ençun haren minçoa.

15. Eta orai, gure Jainco Jauna, çure populua Eguiptoco lurretic çure escu hazcarraz erakarri duçuna, eta çure icena egun den beçalacoa eguin duçuna, bekatu eguin dugu, gaixtaquerian haritu gare.

16. Jauna, çure çucentasun guciaz othoizten çaitut, aldara beitez çure hasarrea eta çure iraquidura Jerusalemgo çure hiriaren eta çure mendi sainduaren gainetic; ecen gure bekatuen gatic eta gure aiten tzarquerien gatic, Jerusaleme eta çure populua laidotan dire gucien aitzinean gure inguruan.

17. Orai beraz, gure Jaincoa, ençun çatzu çure cerbitzariaren othoitz-errequeiac; eta çure buruaren ariaz, erakutsaçu çure beguithartea çure saindutegui mortu dagoenaren gainera.

18. Makur çaçu, ene Jaincoa, çure beharria, eta ençun çaçu; idecatzu beguiac, eta ikusatzu gure inconiamendua eta hiria ceinaren gainera deithua içan baita çure icena; ez ditugu ecen gure othoitzac çure oinetan ixurcen gare çucenen bidez, bainan-bai çure urricalcortasun nihonerecoaren ariaz.

19. Ençun gaitzatzu, Jauna; jabal çaite, Jauna; beguira çaçu, eta eguiçu; ez luça çure buruaren ariaz, ene Jaincoa, ceren çure icena deithua içan baita çure hiriaren eta çure populuaren gainera.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 9