Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 5:24-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Hargatic harec igorri du escua ceinaren erhiac iscribatu baitu hatz horietan dena.

25. Hau da, berriz, hor xuxendua den iscribua: MANE, THECEL, PHARES.

26. Eta huna hitz horien arguipena: MANE: Jaincoac kondatu ditu çure erreguetasuneco egunac, eta azquena bethe da.

27. THECEL: Balançan eçarria içan çare eta phisuz escas atzemana.

28. PHARES: Çure erresuma bi çathi eguina, Mediarrei eta Persiarrei emana da.

29. Orduan, erregueren manuz, Daniel purpuraz jauncia içan cen, urhezco gathe bat inguratu cioten lephoan, eta oihu eguina içan cen, harec çuela erresuman hirugarren aitzindariaren escua.

30. Gau berean hila içan cen Baltasar Caldearren erregue.

31. Eta erresuman haren ondoco içan cen Dario Mediarra, ceinac baitzituen hirur hogoi eta bi urthe.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 5