Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 3:94-97 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

94. Eta satrapac, cargudunac, juieac eta erresumaco handi-mandiac, bilduac beguira çauden guiçon hequiei, ceren suac etzuen içan hequien gorphutzen gainean deusere indarric, eta hequien buruco ile bat etzen erreric, hequien soinecoec etzuten gambioric, eta suaren usaina bera etzen hequietan iragan.

95. Orduan, bere baitharic jauciric, Nabucodonosorrec erran çuen: Benedicatua içan bedi horien Jaincoa, erran nahi da Sidraquena, Misaquena eta Abdenagorena, ceinac igorri baitu bere ainguerua eta libratu baititu bere cerbitzariac, hauquiec içan dutelacoz haren baithan sinheste, gogor eguin diotelacoz erregueren hitzari, eta beren gorphutzac eman dituztelacoz, ez cerbitzatzea gatic eta ez adoratzea gatic berce jaincoric batere beren Jaincoa baicic.

96. Nic eçarri dut beraz erabaqui hau: Edocein populu, leinu eta minçaietaco guiçon, burho bat athiqui duqueena Sidraquen, Misaquen eta Abdenagoren Jaincoaren contra, galdua içan bedi, eta hainaren etchea xahutua, ecen ez da berce Jaincoric hola salba deçaqueenic.

97. Orduan erreguec cargutan aitzinatu cituen Sidrac, Misac eta Abdenago Babilonaco herrialdean.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 3