Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 3:17-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Alabainan huna, oi erregue, gure Jainco ohoratzen dugunac, athera gaitzazque labe gorritutic, eta libra çure escuetaric.

18. Baldin ez balu ere nahi, jaquiçu, oi erregue ez ditugula ohoratzen çure jaincoac, ez-eta adoratzen alchatu duçun urhezco guiçamoldea.

19. Orduan Nabucodonosor errabiaz bethe cen, eta haren beguitharteco itchura ifrenciatu cen Sidraquen, Misaquen, eta Abdenagoren gainean, eta manatu çuen bero ceçaten labea, berotzen ohi cenetic çazpitan guehiago.

20. Eta bere armadaco guiçonic hazcarrenei manatu cioten, arthic cetzazten Sidrac, Misac eta Abdenago, çangoac estecaturic labe gorritura.

21. Eta berehala guiçon horiec labe gorritura arthiquiac içan ciren beren galça, buruco, oinetaco eta soinecoequin;

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 3