Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 3:15-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Orai beraz ene manuaren bethetzera balin baçaudezte, adituco duçuen beçain sarri turuta, xirola, guitarra, sambuca, maniurra, tuntuna eta musica nola gucien otsa, lurrerat eror çaitezte, eta adora çaçue nic eguin dudan guiçamoldea; baldin ez baduçue adoratzen ordu berean içanen çarete labe gorritura arthiquiac. Eta cein da jaincoa ene escutic atheraco çaituztetena?

16. Sidraquec, Misaquec eta Abdenagoc ihardestean erran cioten Nabucodonosor erregueari: Gauça hortaz ihardets deçaçugun ez da premia;

17. Alabainan huna, oi erregue, gure Jainco ohoratzen dugunac, athera gaitzazque labe gorritutic, eta libra çure escuetaric.

18. Baldin ez balu ere nahi, jaquiçu, oi erregue ez ditugula ohoratzen çure jaincoac, ez-eta adoratzen alchatu duçun urhezco guiçamoldea.

19. Orduan Nabucodonosor errabiaz bethe cen, eta haren beguitharteco itchura ifrenciatu cen Sidraquen, Misaquen, eta Abdenagoren gainean, eta manatu çuen bero ceçaten labea, berotzen ohi cenetic çazpitan guehiago.

20. Eta bere armadaco guiçonic hazcarrenei manatu cioten, arthic cetzazten Sidrac, Misac eta Abdenago, çangoac estecaturic labe gorritura.

21. Eta berehala guiçon horiec labe gorritura arthiquiac içan ciren beren galça, buruco, oinetaco eta soinecoequin;

22. Ecen premiacorra cen erregueren manua; labea berriz, gogorqui cen kaldatua. Hargatic Sidrac, Misac eta Abdenago arthiqui cituzten guiçon hequiec, hilac içan ciren suco garraz.

23. Hirur guiçon hauquiec berriz, erran nahi da Sidrac, Misac eta Abdenago, estecatuac erori ciren labe gorrituaren erdira.

24. Eta garraren erdian baçabilçan, Jaincoa laudatuz eta benedicatzen çutelaric Jauna.

25. Açariasec berriz, xutic gueldituric, hunela othoitz eguin çuen, eta suaren erdian ahoa idequiric erran çuen:

26. Benedicatua çare, gure arbasoen Jainco Jauna, eta çure icena laudagarria eta ospetsua da menderen mendetan;

27. Ceren çucena baitzare guri eguin darozquigutzun gucietan, eta cinac baitire çure eguinça guciac, eta çucenac çure bideac, eta eguiazcoac çure erabaquiac oro.

28. Alabainan erabaqui bidezcoac bethe ditutzu, gure gainera eta gure arbasoen hiri saindu Jerusalemeren gainera jautsaraci ditutzun gaitz gucietan; ecen eguian eta çucembidean erakarri ditutzu hequiec oro gure bekatuen ariaz.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 3