Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 12:4-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Çuc berriz, Daniel, hersatzu hitz hauquiec, eta liburua ciguilatua iducaçu ordu esleituraino; ascoc ikarturen dute eta jaquitate handiac içanen dire.

5. Eta nic Danielec ikusi nuen, eta hara iduri berce bi guiçon xutic, bat hunainditic ur-heguian, eta bercea hainditic berce ur-heguian.

6. Eta erran nioen liho-oihalez jauncia cen guiçonari, ceina hibaico uren gainean baitzagoen: Noiz içanen da sendagaila hauquien akabança?

7. Eta aditu nuen lihoz jauncia cen guiçona, hibaico uren gainean xutic çagoena, escu escuina eta ezquerra cerura goitituz eta bethi bici denaz cin eguinez erraten, ephe baten buruan eta bi epheren eta ephe baten erdiaren buruan içanen cela. Eta populu sainduaren baldarna osoqui içanen denean barraiatua, betheco dire hauquiec oro.

8. Eta nic aditu nuen, eta ez ardietsi. Eta erran nuen: Ene Jauna, cer içanen da guero?

9. Eta ihardetsi çuen: Çoaz, Daniel; ceren solas hauquiec hersiac eta ordu esleituraino ciguilatuac baitire.

10. Eta hainitzac içanen dire hautatuac, eta xuri eguinac eta suaz beçala frogatuac; eta gaixtaguinac gaixtaquerian harico dire; eta gaixtaguin guciec ez dute adituco; bainan prestuec adituco dute.

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 12