Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14

Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ordu hartan berriz, jaiquico da Mixel, buruçagui handia, çure populuco umeen beguiratzeco dena; eta ethorriren da ordu bat halacoric ez baita içatu jendaquiac içaten hasi diren dembora hartaric hunat. Eta ordu hartan salbaturen da çure populua, liburuan iscribatua atzemanen den gucia.

2. Eta lurreco herrautsean lo daudecen hainitz iratzarriren dire, batzu bethirainoco bicitzeraco, eta berceac laidoraco, hura ikus deçaten bethi.

3. Arguituac içatu direnec aldiz, distiraturen dute orcico dirdiradurac beçala; eta ceinec-ere çucenaren bidean ibilcen irakatsi baitiote ascori, hainec içarrec beçala dute bethico mendeetan içarniaturen.

4. Çuc berriz, Daniel, hersatzu hitz hauquiec, eta liburua ciguilatua iducaçu ordu esleituraino; ascoc ikarturen dute eta jaquitate handiac içanen dire.

5. Eta nic Danielec ikusi nuen, eta hara iduri berce bi guiçon xutic, bat hunainditic ur-heguian, eta bercea hainditic berce ur-heguian.

6. Eta erran nioen liho-oihalez jauncia cen guiçonari, ceina hibaico uren gainean baitzagoen: Noiz içanen da sendagaila hauquien akabança?

7. Eta aditu nuen lihoz jauncia cen guiçona, hibaico uren gainean xutic çagoena, escu escuina eta ezquerra cerura goitituz eta bethi bici denaz cin eguinez erraten, ephe baten buruan eta bi epheren eta ephe baten erdiaren buruan içanen cela. Eta populu sainduaren baldarna osoqui içanen denean barraiatua, betheco dire hauquiec oro.

8. Eta nic aditu nuen, eta ez ardietsi. Eta erran nuen: Ene Jauna, cer içanen da guero?

9. Eta ihardetsi çuen: Çoaz, Daniel; ceren solas hauquiec hersiac eta ordu esleituraino ciguilatuac baitire.

10. Eta hainitzac içanen dire hautatuac, eta xuri eguinac eta suaz beçala frogatuac; eta gaixtaguinac gaixtaquerian harico dire; eta gaixtaguin guciec ez dute adituco; bainan prestuec adituco dute.

11. Eta bethico sacrificioa kendua eta demasiaco hatsgarriqueria eçarria içanen diren ordutic, goanen dire hamabi ehun lau hogoi eta hamar egun.

12. Dohatsu iduri dagoena, eta hamahirur ehun hogoi eta hamaborz egunetaraino helcen dena!

13. Çu aldiz, çoaz muga bereciraino, eta phausua içanen duçu, eta çure heinean egonen çare çure egunen akabançaraino.