Itun Zaharra

Itun Berria

Danielen Profecia 12:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ordu hartan berriz, jaiquico da Mixel, buruçagui handia, çure populuco umeen beguiratzeco dena; eta ethorriren da ordu bat halacoric ez baita içatu jendaquiac içaten hasi diren dembora hartaric hunat. Eta ordu hartan salbaturen da çure populua, liburuan iscribatua atzemanen den gucia.

2. Eta lurreco herrautsean lo daudecen hainitz iratzarriren dire, batzu bethirainoco bicitzeraco, eta berceac laidoraco, hura ikus deçaten bethi.

3. Arguituac içatu direnec aldiz, distiraturen dute orcico dirdiradurac beçala; eta ceinec-ere çucenaren bidean ibilcen irakatsi baitiote ascori, hainec içarrec beçala dute bethico mendeetan içarniaturen.

4. Çuc berriz, Daniel, hersatzu hitz hauquiec, eta liburua ciguilatua iducaçu ordu esleituraino; ascoc ikarturen dute eta jaquitate handiac içanen dire.

5. Eta nic Danielec ikusi nuen, eta hara iduri berce bi guiçon xutic, bat hunainditic ur-heguian, eta bercea hainditic berce ur-heguian.

6. Eta erran nioen liho-oihalez jauncia cen guiçonari, ceina hibaico uren gainean baitzagoen: Noiz içanen da sendagaila hauquien akabança?

Irakurri kapitulu osoa Danielen Profecia 12