Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 9:2-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Emath ere, eta Tir, eta Sidon barne dire hortan, çuhurcia handiaren keac dituelacoz hartu.

3. Hazcargailuac alchatu ditu Tirrec bere inguruan, eta metatu du cilharra lurra beçala, eta urhea carriquetaco lohia beçala.

4. Huna hartaz nausitzera dohala Jauna, eta itsasoan joco du haren indarra, eta suz içanen da errea.

5. Ascalonec ikusico du, eta icituco da; Gaçac ere, eta oinhace minetan egonen da; eta Acaron ere bai, ceren urmariatua baita haren phesquiça; eta Gaçatic galduco da erregue, eta Ascalonen nihor ez da egonen.

6. Berezlea jarrico da Açoten eta urmariaturen dut Filistindarren hampurustasuna.

7. Eta ahotic kenduco diot odola, eta horcen artetic hatsgarriqueriac, eta bera gure Jaincoari gueldituco çaio, eta Judan içanen da buruçagui beçala, eta Acaron Jebusearra beçala içanen da.

8. Eta ene etchea inguraturen dut hainetaric, ceinac harat eta hunat baitabilça ene alde guducatzen; eta ez da guehiago hequien baitharic iraganen cerga-bilçailea, ceren orai baititut ene beguiz ikusi.

9. Goiherez jauz çaite, Siongo alaba; boz çaite, Jerusalemeco alaba; ecen huna çure Erregue çucen eta salbatzailea ethorriren çaitzula; beharra da, eta astoaren eta astocumearen gainera igana.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 9