Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14

Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jaunaren hitzaren sortha, Hadraqueco eta Damasco lurraren gainera jautsico dena; ceren Jaunaren beguia guiçonaren eta Israelgo leinu gucien gainean baitago.

2. Emath ere, eta Tir, eta Sidon barne dire hortan, çuhurcia handiaren keac dituelacoz hartu.

3. Hazcargailuac alchatu ditu Tirrec bere inguruan, eta metatu du cilharra lurra beçala, eta urhea carriquetaco lohia beçala.

4. Huna hartaz nausitzera dohala Jauna, eta itsasoan joco du haren indarra, eta suz içanen da errea.

5. Ascalonec ikusico du, eta icituco da; Gaçac ere, eta oinhace minetan egonen da; eta Acaron ere bai, ceren urmariatua baita haren phesquiça; eta Gaçatic galduco da erregue, eta Ascalonen nihor ez da egonen.

6. Berezlea jarrico da Açoten eta urmariaturen dut Filistindarren hampurustasuna.

7. Eta ahotic kenduco diot odola, eta horcen artetic hatsgarriqueriac, eta bera gure Jaincoari gueldituco çaio, eta Judan içanen da buruçagui beçala, eta Acaron Jebusearra beçala içanen da.

8. Eta ene etchea inguraturen dut hainetaric, ceinac harat eta hunat baitabilça ene alde guducatzen; eta ez da guehiago hequien baitharic iraganen cerga-bilçailea, ceren orai baititut ene beguiz ikusi.

9. Goiherez jauz çaite, Siongo alaba; boz çaite, Jerusalemeco alaba; ecen huna çure Erregue çucen eta salbatzailea ethorriren çaitzula; beharra da, eta astoaren eta astocumearen gainera igana.

10. Eta Efraimdic eceztaturen dut orga-lasterra, eta Jerusalemetic çaldia, eta guerlaco arrambela hautsia içanen da; eta baquea diote jendaiei erançunen; eta haren ahala hedaturen da itsasotic itsasora eta hibaietaric lurraren bazterretaraino.

11. Çuc halaber çure batasuneco odolaz atheratu ditutzu çure gathibuac ur gabeco putzutic.

12. Hazcargailura bihur çaitezte, phesquiçaren gathibuac; bihurturen darozquitzuet egun bikunca aguincen darozquitzuedan onac.

13. Ceren arrambela beçala ene escuan hedatu dut Juda, eta bethe dut Efraimen arrambela; eta, oi Sion, çure semeac jauçaraciren ditut hire semeen gainera, oi Grecia; eta eçarriren çaitut hala-nola hazcarren ezpata.

14. Eta hequien gainera aguerturen da Jainco Jauna, eta simista beçala ilkiren da haren guecia; eta Jainco Jaunac durrundaraciren du turuta, eta hegoa-xirimolan goanen da.

15. Armadetaco Jaunac gueriçaturen ditu; eta iretsiren dituzte etsaiac, eta habalaco harriez cebaturen dituzte; eta hequien odolaz arnoz beçala dire hordituren, eta betheco dire hala-nola sacrificioetaco xatac eta aldareco adarrac.

16. Eta beren Jainco Jaunac salbaturen ditu egun hartan bere populuco arthaldea beçala; aria hortaz harri sainduac landatuac içanen dire haren lurrean.

17. Ecen cer da haren ona, eta cer da haren ederra, baicic-ere hautetsien oguia, eta birjinac sorrarazten dituen arnoa?