Itun Zaharra

Itun Berria

Çacariasen Profecia 3:5-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta erran çuen: Buruco xahua eçar çaçue hunen buruaren gainean. Eta buruco xahua eçarri çuten haren buruan, eta jaunci ciozcaten soinecoac. Eta xutic çagoen Jaunaren ainguerua.

6. Eta Jaunaren aingueruac lekucotasun atheratu cioen Jesusi, cerralaric:

7. Hau dio armadetaco Jaunac: Ene bideetan ibilcen baçare eta ene leguea çaincen baduçu; çuc ere juiaturen duçu ene etchea, eta çainduren ditutzu ene lorioac, eta çurequin ibilceco emanen darozquitzut orai hemen direnetaric.

8. Adi çaçue, Jesus, aphez-handia, çuc eta çure adisquide aitzinean ditutzunec, ceren guiçon profetisatzaileac baitire. Erakarriren dut ene cerbitzaria, Iguzqui sorcen dena.

9. Ecen huna harria, Jesusen aitzinean eçarri dudana. Harri bakarraren gainean badire çazpi begui. Huna neronec bernuçaturen dudala horren ciceladura, dio armadetaco Jaunac; eta egun batez kenduren dut gaixtaqueria lur hunen gainetic.

10. Egun hartan, dio armadetaco Jaunac, guiçonac bere adisquidea deithuren du mahatsaren azpira eta picoaren azpira.

Irakurri kapitulu osoa Çacariasen Profecia 3