Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 35:19-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Bazco hura Josiasen erreguetasuneco hemeçorcigarren urthean içan cen celebratua.

20. Josiasec temploa erreberritu çuen ondoan, Necao Eguiptoco erregue igan cen Carcamisen, Ufrata-aldean, guerla eguiteco; eta Josias atheratu citzaioen bidera.

21. Bainan Necaoc Josiasi bidalquinac igorriric, erran çaroen: Judaco erregue, cer da çure eta ene arteco? ez naiz egun heldu çure contra, bainan guducatzen dut berce etche bat, ceinaren contra laster goateaz manatu baitarot Jaincoac bara çaite ibilcetic Jaincoaren contra, ceina enequin baita, beldurrez-eta hil çaitzan.

22. Josiasec etzuen nahi içan itzuli, ordean Necaori guerla eguiteco eguimbidetan eman cen; etzituen onhetsi Necaoren ganic Jaincoaren ahoticaco solasac, bainan goan cen Maiedoco celhaiean guducatzera.

23. Eta han arrambelariec joric, erran çaroeten bere muthilei: athera neçaçue gudutic, minqui sakitua bainaiz.

24. Hauquiec orga-laster batetic aldatu çuten berce batera, ceina, erregueen ohitzara, ondotic heldu baitzen; eraman çuten Jerusalemera, eta hil cen. Bere arbasoen hobian ehorci çuten. Juda guciac eta Jerusalemec deithoratu çuten,

25. Eta guehienic Jeremiasec, ceinaren Josiasen gaineco Deithoreac egungo eguna arteo errepicatuac baitira guiçon eta emaztequi cantariez, eta hori legue bat beçala eguin da Israelen. Cantu hura iscribuz ekarria da Deithoreetan.

26. Josiasen gaineraco eguinçac berriz, haren onguieguinac, Jaunaren legueaz manatuac cirenac,

27. Haren lehembicico eta azquen eguinçac ere iscribatuac dira Judaco eta Israelgo erregueen liburuan.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 35