Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 31:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta bestac, ohitzen arabera eguinac içan ciren ondoan, Judaco hirietan aurkitu cen Israel gucia ilki cen, eta phorroscatu cituzten jaincomoldeac, ebaqui lucuac, urratu leku gorac, herrautsi aldareac, ez bakarric Juda eta Benjamin gucicoac, bainan oraino Efraim eta Manasecoac, errotic arthiqui arteo; eta Israelgo semeac oro bihurtu ciren beren goçamen eta hirietara.

2. Bada, Ecequiasec aphez eta lebitar mulçoac eçarri cituen andanaca, cein bere eguimbidean, erran nahi da hala apheçac nola lebitarrac holocaustetaco eta baquezcoetaco, cerbitza ceçaten, aithor eman eta canta Jaunaren campetaco atheetan.

3. Aldiz erregueri cihoacon, haren beraren içatetic escaint citecen bethi goiz-arrats holocaustac, larumbatetan ere eta hilabetheen lehen egunean eta berce besta-buruetan, Moisen leguean iscribatua den beçala.

4. Halaber manatu çaroen Jerusalemen çaroen populuari, aphecei eta lebitarrei eman cioçoten beren çucena, Jaunaren legueco eguitecoetan alde bat hari ahal citecen.

5. Hori populuaren beharrietara heldu içan cenean, Israelgo semeac asco picain escaini cituzten, ogui, arno eta olioarenic, eztiarena ere; eta lurrac ekarcen dituen gucien hamarrenac escaini cituzten.

6. Halaber Judaco hirietan çauden Israelgo eta Judaco semeec escaini cituzten idien eta ardien hamarrenac, eta beren Jainco Jaunari botuz eman çaroezten gauça sainduetsien hamarrenac; eta oro ekarcearequin, eguin cituzten meta hainitz.

7. Hirugarren hilabethean hasi ciren meten eguiten eta çazpigarren hilabethean akabatu cituzten.

8. Eta Ecequias eta buruçaguiac sarthu cirenean, ikusi cituzten metac, eta benedicatu cituzten Jauna eta Israelgo populua.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 31