Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 12:10-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Erreguec hequien orde, cobrezcoac eguin cituen eta eman çaroezten jaureguico sarcea çaincen çuten erredolarien aitzindariei.

11. Eta erregue Jaunaren etchera sarcen cenean, erredolariac ethorcen ciren eta harcen cituzten, eta guero berriz eramaten cituzten harmateguira.

12. Eta nola aphaldu baitziren, Jaunaren hasarrea hequien ganic aldaratu cen eta etziren alde bat xahutuac içan, ceren-eta eguinça onac ere aurkitu baitziren Judan.

13. Erroboam erreguea hazcartu cen beraz Jerusalemen eta erreguinatu cen. Berrogoi eta bat urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hamaçazpi urthez erreguinatu cen Jerusalemen, Jaunac bere icenaren jarceco, Israelgo leinu orotaric hautatu çuen hirian. Haren ama deitzen cen Naama Amontarra.

14. Aldiz gaizquia eguin çuen, eta bere bihotza etzuen aphaindu Jaunaren bilhatzeco.

15. Bada Erroboamen eguinçac, lehenac eta azquenac, iscribatuac eta artharequin xehatuac dira Semeias profetaren eta Ado ikustearen liburuetan. Erroboamec eta Jeroboamec bethi guerla içan çuten elkarren artean.

16. Eta Erroboam bere arbasoequin lokartu cen, eta ehorci çuten Dabiden hirian. Eta Abia haren semea erreguinatu cen haren orde.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 12