Itun Zaharra

Itun Berria

2 Paralipomenac 12:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Erroboamen erresuma hazcartua eta gogortua içan cenean, erreguec Jaunaren leguea utzi çuen eta Israel guciac harequin.

2. Bainan Erroboam erregue cen borzgarren urthean, Sesac, Eguiptoco erregue, Jerusalemera (Jaunaren contra bekatu eguin çutelacotz), igan cen.

3. Hamabi ehun orga-lasterrequin eta hirur hogoi mila çaldizcorequin; eta Eguiptotic harequin ethorri cen populu xehea, erran nahi Libiarrac, Trogloditac eta Ethiopiarrac, ecin kondatuac ciren.

4. Sesaquec Judan hartu cituen hiriric hazcarrenac eta Jerusalemeraino ethorri cen.

5. Bada Semeias profeta Erroboamen aitzinera aguertu cen eta Judaco aitzindariei, ceinac Sesaquen ihes Jerusalemera bilduac baitziren, eta erran çaroeten: Hau dio Jaunac: Çuec utzi nauçue, eta nic ere utzi çaituztet Sesaquen escuetara.

6. Israelgo aitzindariec eta erreguec, lurrera eroriric, erran çuten: Çucena da Jauna.

7. Jaunac ikusi çuenean jautsia cela hequien buruiopea, bere hitza Semeiasi adiaraci çaroen, cioelaric: Ceren aphalduac diren, ez ditut galduco; lagunça aphur bat emanen daroet, eta ene hasarrea ez da Jerusalemen gainera jautsico Sesaquen bidez.

Irakurri kapitulu osoa 2 Paralipomenac 12