Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 18:9-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Thouc, Hematheco erreguec aditu çuenean hori, erran nahi da Dabidec jo çuela Adarecerren, Sobaco erregueren armada gucia,

10. Erregue Dabidi igorri çaroen Adoram bere semea baquearen galdeguitera, eta hari erakustera bere bozcarioa, ceren jo eta garhaitu çuen Adarecer; ecic Thou Adarecerren etsai cen.

11. Erregue Dabidec Jaunari consecratu çarozquien urhezco, cilharrezco eta cobrezco unciac, jendaia guciei hartu çaroezten urhe eta cilharrarequin, hala Idumearrei, Moabitarrei eta Amontarrei, nola Filistindarrei eta Amalectarrei.

12. Abisaic berriz, Sarbiaren semeac, hemeçorci mila Idumear jo cituen Gazteguietaco haranean.

13. Idumean çainac eçarri cituen, Idumea Dabiden azpico egon çadiençat, eta Jaunac atheratu çuen Dabid ibili cituen urhats gucietan.

14. Dabid erreguinatu cen beraz Israel guciaren gainean, eta populua çucenqui juiatzen çuen bere erabaquietan.

15. Joab Sarbiaren semea cen armadaco buruçagui, eta Josafat Ahiluden semea agueriçain.

16. Sadoc berriz, Aquitoben semea eta Ahimelec Abiatharren semea ciren aphez-handi, eta Susa iscribau.

17. Banaias aldiz, Joiadaren semea, cen Ceretharren eta Pheletharren aitzindari; bainan Dabiden semeec çuten lehembicico urhatsa erregueren aitzinean.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 18