Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29

Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, horiez gueroz, guerthatu cen Dabidec jo eta aphaldu cituela Filistindarrac, eta Jeth eta hari çatchicoten lekuac kendu cituen Filistindarren escuetaric,

2. Moabitarrac ere jo cituela eta berepeco eçarri, Dabidi cergac pagatuz.

3. Orduco egunetan, jo çuen halaber Adarecer Sobaco erregue, Hematheco aurkincetan, noiz ere goan baitzen bere erreinuaren hedatzera Ufrataco hibaieraino.

4. Dabidec hartu çarozquien beraz mila orga-laster, çazpi mila çaldizco eta hogoi mila oinezco; eta orga-lasterretaco çaldi guciei ebaqui çarozten çainac, lekat ehun orga-lasterretacoei, ceinac beretzat beguiratu baitzituen.

5. Damasco Siriarra berriz, Adarecerri Sobaco erregueri lagunça ematera ethorri cen; bainan Dabidec jo cituen haren hogoi eta bi mila guiçon.

6. Soldadoac eçarri cituen Damasen, Siria guciac ere cerbitza ceçan eta cerga paga ceçonçat. Eta Jaunac lagundu çuen ibili cituen urhats gucietan.

7. Dabidec hartu cituen halaber Adarecerren cerbitzarian urhezco gueci-unciac, eta ekarri cituen Jerusalemera.

8. Thebathetic eta Cunetic Adarecerren hirietaric hartu çuen asco cobre, ceinetaz Salomonec eguin baitzituen cobrezco itsasoa, habeac eta cobrezco unciac.

9. Thouc, Hematheco erreguec aditu çuenean hori, erran nahi da Dabidec jo çuela Adarecerren, Sobaco erregueren armada gucia,

10. Erregue Dabidi igorri çaroen Adoram bere semea baquearen galdeguitera, eta hari erakustera bere bozcarioa, ceren jo eta garhaitu çuen Adarecer; ecic Thou Adarecerren etsai cen.

11. Erregue Dabidec Jaunari consecratu çarozquien urhezco, cilharrezco eta cobrezco unciac, jendaia guciei hartu çaroezten urhe eta cilharrarequin, hala Idumearrei, Moabitarrei eta Amontarrei, nola Filistindarrei eta Amalectarrei.

12. Abisaic berriz, Sarbiaren semeac, hemeçorci mila Idumear jo cituen Gazteguietaco haranean.

13. Idumean çainac eçarri cituen, Idumea Dabiden azpico egon çadiençat, eta Jaunac atheratu çuen Dabid ibili cituen urhats gucietan.

14. Dabid erreguinatu cen beraz Israel guciaren gainean, eta populua çucenqui juiatzen çuen bere erabaquietan.

15. Joab Sarbiaren semea cen armadaco buruçagui, eta Josafat Ahiluden semea agueriçain.

16. Sadoc berriz, Aquitoben semea eta Ahimelec Abiatharren semea ciren aphez-handi, eta Susa iscribau.

17. Banaias aldiz, Joiadaren semea, cen Ceretharren eta Pheletharren aitzindari; bainan Dabiden semeec çuten lehembicico urhatsa erregueren aitzinean.