Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 18:4-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Dabidec hartu çarozquien beraz mila orga-laster, çazpi mila çaldizco eta hogoi mila oinezco; eta orga-lasterretaco çaldi guciei ebaqui çarozten çainac, lekat ehun orga-lasterretacoei, ceinac beretzat beguiratu baitzituen.

5. Damasco Siriarra berriz, Adarecerri Sobaco erregueri lagunça ematera ethorri cen; bainan Dabidec jo cituen haren hogoi eta bi mila guiçon.

6. Soldadoac eçarri cituen Damasen, Siria guciac ere cerbitza ceçan eta cerga paga ceçonçat. Eta Jaunac lagundu çuen ibili cituen urhats gucietan.

7. Dabidec hartu cituen halaber Adarecerren cerbitzarian urhezco gueci-unciac, eta ekarri cituen Jerusalemera.

8. Thebathetic eta Cunetic Adarecerren hirietaric hartu çuen asco cobre, ceinetaz Salomonec eguin baitzituen cobrezco itsasoa, habeac eta cobrezco unciac.

9. Thouc, Hematheco erreguec aditu çuenean hori, erran nahi da Dabidec jo çuela Adarecerren, Sobaco erregueren armada gucia,

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 18