Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 9:4-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta Salisaco lurra gaindi, astoac kausitu gabe, halaber iragan ciren Salimgo lurretic, eta etziren han: guero jo çuten Jeminico lurra barna, eta etzituzten batere kausitu.

5. Bainan Supheco lurrera ethorri cirenean Saulec erran cioen berequin çuen muthilari: Çato, bihur gaitecen, beldurrez-eta ene aita, astoac utziric, gutaz grinatua içan dadien.

6. Muthilac erran cioen: Huna, Jaincoaren guiçon bat bada hiri hortan, guiçon aiphatua; harec erran guciac, hutsic gabe guerthatzen dira. Goacen beraz orai horrat; beharbada cerbait argui emanen darocu hunat erakarri gaituen urhatsaren gainean.

7. Saulec bere muthilari erran cioen: Goacen berehala, bainan cer eramanen diogu Jaincoaren guiçonari? goan da gure murchiletaco oguia; Jaincoaren guiçonari emateco ez dugu ez jatecoric, ez berceric.

8. Muthilac berriz ihardetsi cioen Sauli, eta erran: Huna estater cilharrezco baten laurdena ene escuan kausitu dela; eman deçogun Jaincoaren guiçonari, argui gaitzan gure bidearen gainean.

9. (Behiala Israelen hunela minçatzen cen Jaunaren consultatzera goaten cena: Çatozte, goacen ikuslearen gana. Ecen orai profeta aiphatzen dena, lehenago ikustea deitzen cen.)

10. Eta Saulec bere muthilari erran cioen: Ona da çure solasa. Çato, goacen. Eta Jaincoaren guiçona çagoen hirira goan ciren.

11. Eta hirico patarra gora cihoacelaric, atzeman cituzten nescatcha batzu urquetara atheratzen cirenac, eta erran cioeten: Hemen da ikustea?

12. Hauquiec ihardetsi cioeten: Hemen da, huna çuen aitzinean, higui çaizte; ecen hirira egun ethorria da, ceren egun baita populuaren sacrificioa leku goran.

13. Hirian sarcean, berehala kausituco duçue igan dadien baino lehen leku goran jatera; ecen populuac ez du janen hura ethorri arteo, ceren berac benedicatzen baitu bitima, eta guero janen dute deithuac direnec. Orai igan çaizte beraz, ceren egun aurkituco baituçue.

14. Hirira igan ciren. Eta hiriaren erditic cihoacelaric, Samuel aguertu cen hequien bidera atheratzen cela, leku gorara igaiteco.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 9