Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31

Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Benjaminen bacen guiçon bat Cis deitzen cena, ceina battzen Abielen semea, Abiel Serorrena, Seror Becorathena, Becorath Aphiarena, Aphia Jeminirena, eta indarrez hazcarra cen.

2. Eta seme bat baçuen Saul deitzen cena, guiçon eder eta tantaia, eta Israelgo seme gucietan etzen hura baino handiagoric; sorbaldetaric eta goiti agueri cen populu guciaren gainetic.

3. Bada, Saulen aita Cisen asto urrixac galdu ciren, eta Cisec Saul bere semeari erran cioen: Muthiletaric bat har çaçu çurequin, eta jaiquiric çoaci eta astoac bilha çatzu. Hauquiec Efraimgo mendia gaindi iragan ondoan,

4. Eta Salisaco lurra gaindi, astoac kausitu gabe, halaber iragan ciren Salimgo lurretic, eta etziren han: guero jo çuten Jeminico lurra barna, eta etzituzten batere kausitu.

5. Bainan Supheco lurrera ethorri cirenean Saulec erran cioen berequin çuen muthilari: Çato, bihur gaitecen, beldurrez-eta ene aita, astoac utziric, gutaz grinatua içan dadien.

6. Muthilac erran cioen: Huna, Jaincoaren guiçon bat bada hiri hortan, guiçon aiphatua; harec erran guciac, hutsic gabe guerthatzen dira. Goacen beraz orai horrat; beharbada cerbait argui emanen darocu hunat erakarri gaituen urhatsaren gainean.

7. Saulec bere muthilari erran cioen: Goacen berehala, bainan cer eramanen diogu Jaincoaren guiçonari? goan da gure murchiletaco oguia; Jaincoaren guiçonari emateco ez dugu ez jatecoric, ez berceric.

8. Muthilac berriz ihardetsi cioen Sauli, eta erran: Huna estater cilharrezco baten laurdena ene escuan kausitu dela; eman deçogun Jaincoaren guiçonari, argui gaitzan gure bidearen gainean.

9. (Behiala Israelen hunela minçatzen cen Jaunaren consultatzera goaten cena: Çatozte, goacen ikuslearen gana. Ecen orai profeta aiphatzen dena, lehenago ikustea deitzen cen.)

10. Eta Saulec bere muthilari erran cioen: Ona da çure solasa. Çato, goacen. Eta Jaincoaren guiçona çagoen hirira goan ciren.

11. Eta hirico patarra gora cihoacelaric, atzeman cituzten nescatcha batzu urquetara atheratzen cirenac, eta erran cioeten: Hemen da ikustea?

12. Hauquiec ihardetsi cioeten: Hemen da, huna çuen aitzinean, higui çaizte; ecen hirira egun ethorria da, ceren egun baita populuaren sacrificioa leku goran.

13. Hirian sarcean, berehala kausituco duçue igan dadien baino lehen leku goran jatera; ecen populuac ez du janen hura ethorri arteo, ceren berac benedicatzen baitu bitima, eta guero janen dute deithuac direnec. Orai igan çaizte beraz, ceren egun aurkituco baituçue.

14. Hirira igan ciren. Eta hiriaren erditic cihoacelaric, Samuel aguertu cen hequien bidera atheratzen cela, leku gorara igaiteco.

15. Bada, Jaunac Samueli gauça aguertu cioen Saul ethorri baino egun bat lehenago, erraten cioelaric:

16. Oraico oren huntan berean, bihar çure gana igorrico dut guiçon bat Benjamingo lurretic, eta hura buruçagui gançutuco duçu Israelgo ene populuaren gainean; eta ene populua atheratuco du Filistindarren escutic; ceren beguiratu baitiot ene populuari, ecic haren oihua heldu içan da ene gana.

17. Samuelec ikusi çuenean Saul, Jaunac erran cioen: Huna nic erran darotzudan guiçona, bau erreguinatuco da ene populuaren gainean.

18. Bada, Saul Samueli hurbildu citzaioen athearen erdira, eta erran cioen: Erakuts diçadaçu, othoi, non den ikuslearen etchea.

19. Eta Samuelec erran cioen Sauli: Ni naiz ikuslea; ene aitzinean igan çaite leku gorara, egun jan deçaçun enequin, eta bihar goicean utzico çaitut; eta bihotzean ditutzun guciac erranen darozquitzut.

20. Eta herenegun galdu ditutzun astoez ez içan grinaric, ceren atzemanac baitira Eta norençat içanen dira Israelen diren hoberen guciac? ez othe dira çuretzat eta çure aitaren etche guciarençat?

21. Bainan Saulec ihardetsi cioen: Ez othe naiz Jentiniren semea, Israelen leinu ttipienetic? eta ene ahaidegoa ez othe da Benjaminen leinuco familia gucietan azquena? certaco beraz iharduqui darotaçu solas hori?

22. Samuelec harturic Saul eta bere muthila, sarraraci cituen barazcarico salhara, eta lekua eman cioeten comitatuac cirenen buru-buruan; ecen baciren hogoi eta hamar bat guiçonen ingurua.

23. Eta Samuelec erran cioen jateco xuxençaileari: Ekarçu eman darotzudan eta bazterrerat eçarceco manatu çaitudan çathia.

24. Jateco xuxençaileac beraz hartu çuen sorbalda bat eta Saulen aitzinean eçarri çuen. Eta Samuelec erran cioen: Horra cer guelditu den, eçar çaçu aitzinean eta jan çaçu, ceren berariaz çuretzat beguiratua içan baita, populua deithu dudanean. Saulec egun hartan Samuelequin jan çuen.

25. Leku goratic hirira jautsi ciren, eta Samuel Saulequin minçatu cen hegazteguico salhan. Saul etzan cen salha hartan eta lo eguin çuen.

26. Goicean jaiqui cirenean, arguitzen hari çuen, eta Samuelec Saul deithu çuen salhan, cioelaric: Jaiqui çaite, eta goatera utzico çaitut. Saul jaiqui cen, eta biac ilki ciren, erran nahi da hura eta Samuel,

27. Eta hiriaren behereco burura jausten cirelaric, Samuelec erran cioen Sauli: Erroçu çure muthilari dihoala gure aitzinean, eta iragan dadiela; çu ordean çaude aphur bat, Jaunaren hitzaz jaquinsun eguin çaitzadan.