Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 9:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Benjaminen bacen guiçon bat Cis deitzen cena, ceina battzen Abielen semea, Abiel Serorrena, Seror Becorathena, Becorath Aphiarena, Aphia Jeminirena, eta indarrez hazcarra cen.

2. Eta seme bat baçuen Saul deitzen cena, guiçon eder eta tantaia, eta Israelgo seme gucietan etzen hura baino handiagoric; sorbaldetaric eta goiti agueri cen populu guciaren gainetic.

3. Bada, Saulen aita Cisen asto urrixac galdu ciren, eta Cisec Saul bere semeari erran cioen: Muthiletaric bat har çaçu çurequin, eta jaiquiric çoaci eta astoac bilha çatzu. Hauquiec Efraimgo mendia gaindi iragan ondoan,

4. Eta Salisaco lurra gaindi, astoac kausitu gabe, halaber iragan ciren Salimgo lurretic, eta etziren han: guero jo çuten Jeminico lurra barna, eta etzituzten batere kausitu.

5. Bainan Supheco lurrera ethorri cirenean Saulec erran cioen berequin çuen muthilari: Çato, bihur gaitecen, beldurrez-eta ene aita, astoac utziric, gutaz grinatua içan dadien.

6. Muthilac erran cioen: Huna, Jaincoaren guiçon bat bada hiri hortan, guiçon aiphatua; harec erran guciac, hutsic gabe guerthatzen dira. Goacen beraz orai horrat; beharbada cerbait argui emanen darocu hunat erakarri gaituen urhatsaren gainean.

7. Saulec bere muthilari erran cioen: Goacen berehala, bainan cer eramanen diogu Jaincoaren guiçonari? goan da gure murchiletaco oguia; Jaincoaren guiçonari emateco ez dugu ez jatecoric, ez berceric.

8. Muthilac berriz ihardetsi cioen Sauli, eta erran: Huna estater cilharrezco baten laurdena ene escuan kausitu dela; eman deçogun Jaincoaren guiçonari, argui gaitzan gure bidearen gainean.

9. (Behiala Israelen hunela minçatzen cen Jaunaren consultatzera goaten cena: Çatozte, goacen ikuslearen gana. Ecen orai profeta aiphatzen dena, lehenago ikustea deitzen cen.)

10. Eta Saulec bere muthilari erran cioen: Ona da çure solasa. Çato, goacen. Eta Jaincoaren guiçona çagoen hirira goan ciren.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 9