Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 30:3-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Beraz Dabid eta bere guiçonac hirira ethorri cirenean, eta suac errea atzeman çutenean, beren emazteac, semeac eta alabac gathibu eremanac,

4. Dabid eta harequin cen populua abiatu ciren oihuca, eta nigar eguin çuten, nigarra hequien baitan agortu arteo.

5. Dabiden bi emazteac ere, Aquinoam Jezraheldarra, eta Abigail, Nabal Carmelecoaren emaztea, gathibu eramanac ciren.

6. Atsecabe gaitzac hartu çuen Dabid, ecic harricatu nahi çuen populuac, ceren guiçon bakotchac bihotza uhertua baitzuen bere seme-alaben gatic. Bainan Dabidec indar hartu çuen bere Jainco Jauna baithan.

7. Eta erran cioen Aquimelequen seme Abiathar apheçari: Hurbil diçadaçu ephodoa. Eta Abiatharrec ephodoa hurbildu cioen Dabidi.

8. Eta Dabidec Jauna consultatu çuen, cioelaric: Goanen naiz ohoin horren ondotic, eta atzemanen ditut, ala ez? Jaunac ihardetsi cioen: Çoaz ondotic, ecen atzemanen ditutzu dudaric gabe, eta kenduco dioçute harrapaquina.      

9. Dabid goan cen beraz, bera eta harequin ciren sei ehun guiçonac ere, eta heldu ciren Besorreco errecaraino; eta batzu nekearen gatic baratu ciren.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 30