Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31

Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Dabid Siceleguera hirugarren egunean ethorri cenean, Amalectarrec arte hartan Siceleguen gainera oldar eguin çuten hegoaldetic, eta jo çuten Siceleg, eta sutan eçarri.

2. Emaztequiac handic gathibu eraman cituzten eta xehe eta larri populu gucia. Etzuten nihor hil, bainan berequin eraman cituzten eta goan ciren beren bidean.

3. Beraz Dabid eta bere guiçonac hirira ethorri cirenean, eta suac errea atzeman çutenean, beren emazteac, semeac eta alabac gathibu eremanac,

4. Dabid eta harequin cen populua abiatu ciren oihuca, eta nigar eguin çuten, nigarra hequien baitan agortu arteo.

5. Dabiden bi emazteac ere, Aquinoam Jezraheldarra, eta Abigail, Nabal Carmelecoaren emaztea, gathibu eramanac ciren.

6. Atsecabe gaitzac hartu çuen Dabid, ecic harricatu nahi çuen populuac, ceren guiçon bakotchac bihotza uhertua baitzuen bere seme-alaben gatic. Bainan Dabidec indar hartu çuen bere Jainco Jauna baithan.

7. Eta erran cioen Aquimelequen seme Abiathar apheçari: Hurbil diçadaçu ephodoa. Eta Abiatharrec ephodoa hurbildu cioen Dabidi.

8. Eta Dabidec Jauna consultatu çuen, cioelaric: Goanen naiz ohoin horren ondotic, eta atzemanen ditut, ala ez? Jaunac ihardetsi cioen: Çoaz ondotic, ecen atzemanen ditutzu dudaric gabe, eta kenduco dioçute harrapaquina.      

9. Dabid goan cen beraz, bera eta harequin ciren sei ehun guiçonac ere, eta heldu ciren Besorreco errecaraino; eta batzu nekearen gatic baratu ciren.

10. Bainan Dabid bera jarraiqui cen lau ehun guiçonequin; ecen berrehun guelditu cioen, nekearen gatic Besorreco erreca ecin iragan çutenac.

11. Eta eguiptoar guiçon bat atzeman çuten larrean eta erakarri cioten Dabidi: eta eman cioten oguia jatera eta ura edatera,

12. Eta halaber pico merlatuzco çare batetaric puxca bat eta bi floca mahats merlatu. Eta hequiec jan cituenean, guiçona itzuli cen bere baithara, eta indarra bihurtu citzaioen: ecic hirur gau-egunez etzuen ez oguiric jan, ez uric edan.

13. Dabidec erran cioen beraz: Norena haiz, edo nongoa, eta norat hoa? Ihardetsi çuen: Eguiptoar muthil bat naiz, amalectar guiçon baten gathibua, bainan ene nausiac utzi nau, ceren herenegun eritzen hasi naicen.

14. Ecic oldar eguir içan dugu Ceretheco hegoaldera, eta Judaren contra, eta Caleben hegoaldera, eta suz erre dugu Siceleg.

15. Eta Dabidec erran cioen: Eraman ahal neçaquec saihera hartara? Ihardetsi çuen: Cin eguin diçadaçu Jaincoaz ez nauçula hilen ez-eta ene nausiaren escuetara emanen, eta nic eramanen çaitut saihera hartara. Eta Dabidec cin eguin cioen.

16. Eguiptoarrac eraman çuenean, hara non Amalactarrac etzanac çauden bazter orotan, jaten eta edaten hari cirela, besta-egun bat celebratzen balute beçala, Filistin-herritic eta Judaco lurretic hartu cituzten harrapaquin guciaren eta buluzquinen gatic.

17. Eta Dabidec jo cituen arrats hartaric biharamun arratsa arteo, eta hequietaric etzen nihor itzuri, ez bacen laur ehun guiçon-gazte, cameluetara iganic ihes-eguin çutenac.

18. Dabidec athera cituen beraz Amalectarrec hartu guciac, eta athera cituen bere bi emazteac.

19. Eta ttipitic handiraino deusere etzen galdu, nahiz alaba eta buluzquinetaric; eta ebatsiac içanac, Dabidec oro guibelerat ekarri cituen.

20. Hartu cituen arthalde guciac eta acienda larria, eta bere aitzinean eraguin cioten. Eta oroc cioten: Hau da Dabiden harrapaquina.

21. Bada, Dabid ethorri cen, nekeac gueldiaraciric ecin jarraiqui citzaizcoen berrehun guiçonetara eta Besorreco errecan egoteaz manatu cituenetara. Hauquiec ilki ciren Dabiden eta harequin cen populuaren aitzinera. Dabid hurbildu cen hequietara eta beguitharte onarequin agur eguin içan cioten.

22. Dabidequin goan içan ciren guiçonetan guerthatzen ciren gaixtaguin eta guiçatzar guciec erran çuten: Ceren ez diren gurequin ethorri, iraici dugun harrapaquinetic ez dioçute batere emanen; bainan bakotchari asqui içan bequizquio bere emaztea eta haurrac: hequiec hartu-eta, itzul beitez.

23. Dabidec erran çuen ordean: Anaiac, ez duçue hola eguinen Jaunac eman darozquigunez; beguiratu gaitu eta gure escurtara arthiqui ditu gure contra atheratu içan diren ohoinac.

24. Nihorc etzaituztete ençunen solas horren gainean; ecen gudura jautsi denac eta pusquen çain guelditu denac, çathi bera içanen dute, eta orobat berecico çaiote.

25. Eta hori eguina içan cen egun hartaric eta aitzina, jarria eta erabaquia eta legue bat beçala Israelen orai arteo.

26. Dabid Siceleguera ethorri cen beraz, eta harrapaquinetic emaitzac bidali ciozcaten Judaco çahar bere ahaideei, cioelaric: Jaunaren etsaien harrapaquinetic benedicionea har çaçue.

27. Igorri çuen Bethelen cirenei; Erramothen hegoalderat; eta Jetherren,

28. Aroerren, Sephamothen eta Esthamon,

29. Erracalen, Jerameelgo hirietan eta Cenco herietan,

30. Araman, Asango ainciran eta Athaquen,

31. Eta Hebronen, eta Dabid bera eta bere guiçonac egotu içan ciren lekuetan.