Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 30:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Dabid Siceleguera hirugarren egunean ethorri cenean, Amalectarrec arte hartan Siceleguen gainera oldar eguin çuten hegoaldetic, eta jo çuten Siceleg, eta sutan eçarri.

2. Emaztequiac handic gathibu eraman cituzten eta xehe eta larri populu gucia. Etzuten nihor hil, bainan berequin eraman cituzten eta goan ciren beren bidean.

3. Beraz Dabid eta bere guiçonac hirira ethorri cirenean, eta suac errea atzeman çutenean, beren emazteac, semeac eta alabac gathibu eremanac,

4. Dabid eta harequin cen populua abiatu ciren oihuca, eta nigar eguin çuten, nigarra hequien baitan agortu arteo.

5. Dabiden bi emazteac ere, Aquinoam Jezraheldarra, eta Abigail, Nabal Carmelecoaren emaztea, gathibu eramanac ciren.

6. Atsecabe gaitzac hartu çuen Dabid, ecic harricatu nahi çuen populuac, ceren guiçon bakotchac bihotza uhertua baitzuen bere seme-alaben gatic. Bainan Dabidec indar hartu çuen bere Jainco Jauna baithan.

7. Eta erran cioen Aquimelequen seme Abiathar apheçari: Hurbil diçadaçu ephodoa. Eta Abiatharrec ephodoa hurbildu cioen Dabidi.

8. Eta Dabidec Jauna consultatu çuen, cioelaric: Goanen naiz ohoin horren ondotic, eta atzemanen ditut, ala ez? Jaunac ihardetsi cioen: Çoaz ondotic, ecen atzemanen ditutzu dudaric gabe, eta kenduco dioçute harrapaquina.      

9. Dabid goan cen beraz, bera eta harequin ciren sei ehun guiçonac ere, eta heldu ciren Besorreco errecaraino; eta batzu nekearen gatic baratu ciren.

10. Bainan Dabid bera jarraiqui cen lau ehun guiçonequin; ecen berrehun guelditu cioen, nekearen gatic Besorreco erreca ecin iragan çutenac.

11. Eta eguiptoar guiçon bat atzeman çuten larrean eta erakarri cioten Dabidi: eta eman cioten oguia jatera eta ura edatera,

12. Eta halaber pico merlatuzco çare batetaric puxca bat eta bi floca mahats merlatu. Eta hequiec jan cituenean, guiçona itzuli cen bere baithara, eta indarra bihurtu citzaioen: ecic hirur gau-egunez etzuen ez oguiric jan, ez uric edan.

13. Dabidec erran cioen beraz: Norena haiz, edo nongoa, eta norat hoa? Ihardetsi çuen: Eguiptoar muthil bat naiz, amalectar guiçon baten gathibua, bainan ene nausiac utzi nau, ceren herenegun eritzen hasi naicen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 30