Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 17:52-58 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

52. Israelgo eta Judaco guiçonac jaiquiric, oihuca hasi ciren eta Filistindarren ondotic jo çuten haranera ethorri arteo eta Acarongo atheetaraino, eta Filistindarretaric erori ciren sastacaturic Saraimgo bidean eta Jetheraino eta Acaroneraino.

53. Israelgo semeac, Filistindarrei jarraiqui ondoan, itzuliric guibelerat, sarthu ciren hequien campetan.

54. Dabidec, berriz, Filistindarraren burua harturic, eraman çuen Jerusalemera; bainan haren harmac bere olhan eçarri cituen.

55. Bada, Saulec Dabid Filistindarraren contra atheratzen ikusi çuen ordu berean, erran cioen Abnerri, bere armadaco buruçaguiari: Cer iraulguitaric jausten da guiçon-gazte hori, Abner? Eta Abnerrec ihardets çuen: Çure arimaz, erregue, balin badaquit.

56. Erreguec erran cioen: Galda çaçu noren seme den muthil gazte hori.

57. Eta Dabid bihurtu cenean Filistindarra hilic, Abnerrec hartu çuen eta Saulen aitzinera sarraraci, Filistindarraren burua escuan.

58. Saulec erran cioen Dabidi: Noren odoletic çare, guiçon-gaztea? Eta Dabidec ihardetsi cioen: Çure cerbitzari Isai Bethlehemtarraren semea naiz.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 17