Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 17:42-55 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

42. Filistindarrac beguiratu çuenean eta Dabid ikusi, nardatu citzaioen; ecen Dabid gaztea cen, gorrasta eta beguithartez ederra.

43. Filistindarrac erran cioen: Çakurra othe nauc ni, hi ene sana makilarequin ethorceco? Eta Filistindarrac Dabidi bere jaincoez burho arthiqui cioen.

44. Eta Dabidi erran cioen: Hurbil haquit, eta hire haraguiac emanen ditiat ceruco hegastinei eta lurreco ihiciei.

45. Dabidec, berriz, erran cioen Filistindarrari: Hi, heldu haiz ene gana ezpatarequin, lançarequin eta erredolarequin; ni ordean heldu natzaic armadetaco Jaunaren icenean, egun axutzatu ditucan Israelgo armaden Jaincoaren icenean.

46. Jaunac arthiquico hau ene escuetara, hilen haut eta kenduco daiat burua; eta Filistindarren campetaco hilac emanen ditiat egun ceruco hegastinei eta lurreco ihiciei, lur guciac jaquin deçançat Israelen dela Jaincoa,

47. Eta bilku hunec guciac eçagut deçan ez duela Jaunac ez ezpataz, ez lançaz salbatzen: ecen harena da guerla, eta arthiquico çaituztete gure escuetara.

48. Beraz Filistandarra abiatu cenean, eta heldu baitzen eta hurbilcen hari Dabidi, Dabid ere ernatu cen eta laster eguin çuen Filistindarraren contra guducatzera.

49. Escua murchilan sarthu çuen; harri bat hartu çuen, eta habalaz inguruca erabiliric arthiqui çuen eta Filistindarra jo belharrean. Harria belharrean sarthu cen, eta Filistindarra mustupilca erori cen lurrera.

50. Dabid habalaz eta harriaz nausitu cen Filistindarrari, eta jo ondoan hil çuen. Eta nola Dabidec ezpataric ez baitzuen escuan,

51. Laster eguin çuen, jarri cen Filistindarraren gainean, hartu çuen haren ezpata eta maguinatic atheratu; eta hil çuen eta burua moztu cioen. Bada, Filistindarrec ikustenez beren guerlariric gogorrena hila çutela, ihesari eman ciren.

52. Israelgo eta Judaco guiçonac jaiquiric, oihuca hasi ciren eta Filistindarren ondotic jo çuten haranera ethorri arteo eta Acarongo atheetaraino, eta Filistindarretaric erori ciren sastacaturic Saraimgo bidean eta Jetheraino eta Acaroneraino.

53. Israelgo semeac, Filistindarrei jarraiqui ondoan, itzuliric guibelerat, sarthu ciren hequien campetan.

54. Dabidec, berriz, Filistindarraren burua harturic, eraman çuen Jerusalemera; bainan haren harmac bere olhan eçarri cituen.

55. Bada, Saulec Dabid Filistindarraren contra atheratzen ikusi çuen ordu berean, erran cioen Abnerri, bere armadaco buruçaguiari: Cer iraulguitaric jausten da guiçon-gazte hori, Abner? Eta Abnerrec ihardets çuen: Çure arimaz, erregue, balin badaquit.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 17