Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 17:35-46 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

35. Eta ni jarraiquitzen natzaioeten, jotzen nituen eta pusca ahotic kencen nioten; eta oldarcen citzaizquitan, eta cinçurretic lotzen natzaioten, ithotzen eta hilcen nituen.

36. Ecen hola nic, çure muthilac, hil ditut lehoin bat eta harz bat: hargatic Filistindar ingurebaquigabe hori ere içanen da hequietaric bat beçala. Goanen naiz orai berean, eta kenduco dut populuaren laidoa; ecen nor da Filistindar ingurebaquigabe hori ausartatzeco Jainco biciaren armadaren madaricatzera?

37. Eta Dabidec erran çuen berriz: Lehoinaren eta harçaren aztaparretic atheratu nauen Jaunac, atheratuco nau berac Filistindar horren escuetaric. Saulec erran cioen beraz Dabidi: Çoaz, eta Jauna bedi çurequin.

38. Saulec bere puscac jaunci ciozcan Dabidi; cobrezco casca eçarri cioen buruan, eta guerruncea soinean.

39. Soinecoaren gainetic ezpata guerrian eçarriric, Dabid abiatu cen heian harmaturic ibil othe citaqueen, ecic etzen ohitua. Eta Dabidec erran cioen Sauli: Ez naiteque ibil hula, ceren ez baitut ohicunderic. Utzi cituen harma hequiec;

40. Hartu çuen bere makila, bethi bere escuetan çuena, eta ur-errecan hautatu cituen, borz harri legunenetaric; eçarri cituen bere arçain-murchilan ceina berequin baitzuen; habala escuan hartu çuen eta goan cen Filistindarrari buruz.

41. Bada Filistindarra heldu cen, bere ezcutaria aitzinean, eta Dabiden contra hurbilcean,

42. Filistindarrac beguiratu çuenean eta Dabid ikusi, nardatu citzaioen; ecen Dabid gaztea cen, gorrasta eta beguithartez ederra.

43. Filistindarrac erran cioen: Çakurra othe nauc ni, hi ene sana makilarequin ethorceco? Eta Filistindarrac Dabidi bere jaincoez burho arthiqui cioen.

44. Eta Dabidi erran cioen: Hurbil haquit, eta hire haraguiac emanen ditiat ceruco hegastinei eta lurreco ihiciei.

45. Dabidec, berriz, erran cioen Filistindarrari: Hi, heldu haiz ene gana ezpatarequin, lançarequin eta erredolarequin; ni ordean heldu natzaic armadetaco Jaunaren icenean, egun axutzatu ditucan Israelgo armaden Jaincoaren icenean.

46. Jaunac arthiquico hau ene escuetara, hilen haut eta kenduco daiat burua; eta Filistindarren campetaco hilac emanen ditiat egun ceruco hegastinei eta lurreco ihiciei, lur guciac jaquin deçançat Israelen dela Jaincoa,

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 17