Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 17:31-36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

31. Bada Dabidec erran hitzac adituac içan ciren, eta Saulen aitzinera helduac.

32. Erregueren aitzinera erakarria içan cen, eta Sauli erran cioen: Horren gatic ez bedi ikara nihoren bihotza; ni, çure muthila, goanen naiz eta guducatuco dut Filistindarra.

33. Saulec erran cioen Dabidi: Etzare gai Filistindar horri buru eguiteco, ez-eta horren contra guducatzeco; ecen haur bat çare eta hori gaztedanic guerla-guiçona.

34. Dabidec ihardetsi cioen Sauli: Çure muthilac alhatzen çuen bere aitaren arthaldea; lehoin bat edo harz bat ethorcen cen, eta ahari bat eramanen çuen arthaldearen erditic;

35. Eta ni jarraiquitzen natzaioeten, jotzen nituen eta pusca ahotic kencen nioten; eta oldarcen citzaizquitan, eta cinçurretic lotzen natzaioten, ithotzen eta hilcen nituen.

36. Ecen hola nic, çure muthilac, hil ditut lehoin bat eta harz bat: hargatic Filistindar ingurebaquigabe hori ere içanen da hequietaric bat beçala. Goanen naiz orai berean, eta kenduco dut populuaren laidoa; ecen nor da Filistindar ingurebaquigabe hori ausartatzeco Jainco biciaren armadaren madaricatzera?

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 17