Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 17:30-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Eta haren ganic aphur bat baztertu cen berce alde batera, eta erran cituen elhe berac. populuac ihardetsi cioen leheneco solas bera.

31. Bada Dabidec erran hitzac adituac içan ciren, eta Saulen aitzinera helduac.

32. Erregueren aitzinera erakarria içan cen, eta Sauli erran cioen: Horren gatic ez bedi ikara nihoren bihotza; ni, çure muthila, goanen naiz eta guducatuco dut Filistindarra.

33. Saulec erran cioen Dabidi: Etzare gai Filistindar horri buru eguiteco, ez-eta horren contra guducatzeco; ecen haur bat çare eta hori gaztedanic guerla-guiçona.

34. Dabidec ihardetsi cioen Sauli: Çure muthilac alhatzen çuen bere aitaren arthaldea; lehoin bat edo harz bat ethorcen cen, eta ahari bat eramanen çuen arthaldearen erditic;

35. Eta ni jarraiquitzen natzaioeten, jotzen nituen eta pusca ahotic kencen nioten; eta oldarcen citzaizquitan, eta cinçurretic lotzen natzaioten, ithotzen eta hilcen nituen.

36. Ecen hola nic, çure muthilac, hil ditut lehoin bat eta harz bat: hargatic Filistindar ingurebaquigabe hori ere içanen da hequietaric bat beçala. Goanen naiz orai berean, eta kenduco dut populuaren laidoa; ecen nor da Filistindar ingurebaquigabe hori ausartatzeco Jainco biciaren armadaren madaricatzera?

37. Eta Dabidec erran çuen berriz: Lehoinaren eta harçaren aztaparretic atheratu nauen Jaunac, atheratuco nau berac Filistindar horren escuetaric. Saulec erran cioen beraz Dabidi: Çoaz, eta Jauna bedi çurequin.

38. Saulec bere puscac jaunci ciozcan Dabidi; cobrezco casca eçarri cioen buruan, eta guerruncea soinean.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 17