Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 17:3-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Filistindarrac çauden mendi baten gainean alde batetic, eta Israel ere mendi baten gainean çagoen berce aldetic; eta harana cen hequien artean.

4. Eta Filistindarren campetaric atheratu cen guiçon bat, sorcez bazterrecoa, Goliath deitzen cena, Jethecoa, gora cena sei besoz eta cehe batez.

5. Cobrezco casca bat çuen buruan, eta guerrunce escatatu bat soinean; bada guerruncearen phisua cen borz mila siclo cobrezcorena.

6. Cobrezco ixtergainetacoac cituen ixterretan, eta cobrezco erredola batec gordetzen cioen soina.

7. Haren lançaco çura cen ehaileen ehunetaco ceihermena iduri; haren lançaco burdinac bacituen sei ehun siclo burdinazco, eta haren ezcutaria haren aitzinean ibilcen cen.

8. Eta Israelgo andanen aitzinean baratuz oihu eguiten çuen, eta erraten cioeten: Certaco heldu çarete guducotzat aphainduric? Ez othe naiz Filistindarra eta çuec Saulen cerbitzariac? Hauta çaçue çuetaric guiçon bat, eta jauts bedi buruz-burucaco gudura.

9. Enequin guduca ahal badadi, eta hilcen banau, çuen gathibu içanen gare; bainan nausitzen banaiz eta hilcen badut, çuec içanen çarete gure gathibu, eta cerbitzatuco gaituçue.

10. Eta Filistindarrac erraten çuen: Egun jaçarri diotet Israelgo armadei: Athera darotaçue guiçon bat, eta enequin buruz-buru guduca bedi.

11. Eta Saulec eta Israeldar guciec adituz Filistindarraren horrelaco solasac, harritzen eta ikaratzen ciren hainitz.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 17