Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 17:25-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Eta Israeldar norbaitec erran çuen: Ikusi duçue igan den guiçon hori? Israelen axutzatzera igan da ecen. Erreguec bada aberastasun handiz aberastuco du guiçon hori hilen duena, eta bere alaba ezconçaz emanen dio, eta cergaric gabe eçarrico du haren aitaren etchea Israelen.

26. Eta Dabidec erran cioten harequin ciren guiçonei: Cer emanen çaio Filistindar hori hilen, eta Israeldic laidoa kenduco duen guiçonari? Cer da ecen Filistindar ingurebaquigabe hori Jainco biciaren armadaren axutzatzeco?

27. Eta populuac solas bera errepicatzen cioen, erranez: Hulaco sariac içanen ditu hori hilen duen guiçonac.

28. Eliab, haren anaia çaharrenac aditu çuenean berceequin solasean, samurtu cen Dabiden contra, eta erran cioen: Certara ethorri haiz? eta certaco utzi dituc gure ardi bakar hequiec mortuan trebes. Eçagutzen ditiat nic hire hampurusqueria eta bihotz xirchila: gudua ikusi nahiz jautsi haiz hi.

29. Eta Dabidec erran çuen: Cer eguin dut? Minçatzea ez othe da haiçu?

30. Eta haren ganic aphur bat baztertu cen berce alde batera, eta erran cituen elhe berac. populuac ihardetsi cioen leheneco solas bera.

31. Bada Dabidec erran hitzac adituac içan ciren, eta Saulen aitzinera helduac.

32. Erregueren aitzinera erakarria içan cen, eta Sauli erran cioen: Horren gatic ez bedi ikara nihoren bihotza; ni, çure muthila, goanen naiz eta guducatuco dut Filistindarra.

33. Saulec erran cioen Dabidi: Etzare gai Filistindar horri buru eguiteco, ez-eta horren contra guducatzeco; ecen haur bat çare eta hori gaztedanic guerla-guiçona.

34. Dabidec ihardetsi cioen Sauli: Çure muthilac alhatzen çuen bere aitaren arthaldea; lehoin bat edo harz bat ethorcen cen, eta ahari bat eramanen çuen arthaldearen erditic;

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 17