Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 17:18-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Hamar cimitzetaco gaina horiec eramanen diozcatzu hequien aitzindariari; ikusico duçu çure anaiac ongui direnez, eta jaquinen duçu norequin diren Jerrocatuac.

19. Bada, Saul, eta Isairen semeac, eta Israeldar guciac Tirrimintineco haranean ciren gudutan Filistindarren contra.

20. Dabid jaiqui cen beraz goicean, eta arthaldea çaincera eman çuen, eta cargaturic goan cen, Isaic manatu cioen eçala. Ethorri cen Magalara eta armadara, ceinac, gudura atheraturic, arthiqui baitzuen guduco oihua.

21. Ecen Israel lerrotan jarria cen, eta Filistindarrac ere berce aldetic xuxenduac ciren.

22. Dabidec beraz ekarri cituen gauçac utziric pusquen çainari, guduco toquira jo çuen, eta galdatzen çuen heian guciac ongui cihoacen bere anaiençat.

23. Eta hequiequin minço cetaric oraino, Filistindarren campetaric aguertu cen igaiten Goliath deitzen cen Jetheco Filistindar bazterreco hura; eta Dabidec aditu ciozcan erraten leheneco solas berac.

24. Bainan ikusi çutenean guiçon hura, Israeldar guciec ihes eguin çuten haren aitzinetic, haren beldur handiz.

25. Eta Israeldar norbaitec erran çuen: Ikusi duçue igan den guiçon hori? Israelen axutzatzera igan da ecen. Erreguec bada aberastasun handiz aberastuco du guiçon hori hilen duena, eta bere alaba ezconçaz emanen dio, eta cergaric gabe eçarrico du haren aitaren etchea Israelen.

26. Eta Dabidec erran cioten harequin ciren guiçonei: Cer emanen çaio Filistindar hori hilen, eta Israeldic laidoa kenduco duen guiçonari? Cer da ecen Filistindar ingurebaquigabe hori Jainco biciaren armadaren axutzatzeco?

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 17