Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 17:10-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta Filistindarrac erraten çuen: Egun jaçarri diotet Israelgo armadei: Athera darotaçue guiçon bat, eta enequin buruz-buru guduca bedi.

11. Eta Saulec eta Israeldar guciec adituz Filistindarraren horrelaco solasac, harritzen eta ikaratzen ciren hainitz.

12. Bada, aitzinean aiphatu den efratar guiçon Bethlehem Judaco haren semea cen Dabid; guiçon hura Isai deitzen cen eta bacituen çorci seme, eta Saulen egunetan çahartua cen eta adin handitan berce guiçonen artean.      

13. Haren hirur seme handienac Saulen ondotic goan ciren gudura. Haren hirur seme guerlara goan cirenac deitzen ciren, çaharrena Eliab, bigarrena Abinadab, eta hirugarrena Sama.

14. Dabid cen ttipiena. Bada hirur çaharrenac Sauli jarraiqui cirenean,

15. Dabid Saulen ganic bihurtu eta etcherat ethorri cen, bere aitaren arthaldea alhatzeco Bethlehemen.

16. Bada Filistindarra ethorcen cen goicean eta arratsean, eta hori eguin çuen berrogoi egunez.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 17